Goierriko Mendizale Beteranoak

Euskal Herriko hainbat leku historiko, herri, auzo, eskualde, mendi eta bideak gogoratzeko edo ezagutzeko asmoarekin, Goierriko 21 aurre-erretiratuk eta erretiratuk osatutako ibiltari talde bat, 2009an hasi zen egitasmo hau gorpuzten.

Aste bakoitzeko astearte, asteazken edo ostegunen artean, aukeran eguraldirik onena iragartzen zen eguna aukeratzen genuen irteera egiteko eta hautapen horrek orain arte emaitza oso onak eman dizkigunez, gaur egun ere, aukera hori egiten jarraitzen dugu asteko hiru egun horien artean, baina, noski, hiru egunetarako eguraldi‑iragarpen txarra edo kaskarra egiten dutenean, ez dugu irteerarik egiten.

Garraioaren eta beste zerbitzu txikiago batzuen ordainketarako, urte hasieran diru-kutxan dagoenaren arabera erabakitako diru kopuru bat ordaintzen du ibilaldira doan bakoitzak eta joan-etorriak autobusean egiten ditugu. Autobusak, abiapuntuan uzten gaitu eta ibilaldiaren amaieran iritsi garen tokian jasotzen gaitu. Hori ezinbestekoa da toki batetik besterako ibilaldiak egiteko. Gaur egun formatu berdinarekin jarraitzen dugu. Bestalde, gehienetan, bazkaria eta edaria norberak etxetik eramaten ditu. Tarteka, eraman beharrik gabeko otordu batzuek ere egiten ditugu.

Bazkaltzeko, taberna, jatetxe, elkarte, eskola, edo aterpe itxiren bat hartzen dugu beti, iritsi behar dugun tokian edo inguruan daudenen artean eskuragarrien zaiguna. Bazkalondoko kafeak eta edariak toki hartan bertan hartzen ditugu eta amaieran mahaiak jaso eta ahaleginak egiten ditugu leku hura gu iristean zegoen bezain txukun eta garbi uzten. Aukera honek ere oso emaitza onak eman dizkigu eta bazkalondo horietako giroa aparta izaten da.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Un grupo de 21 veteranos del Goierri , comenzó en el 2009 esta aventura , donde su ilusión es la de conocer nuestro territorio , historia , pueblos , montes , etc.

Cada semana se propone una salida , según el tiempo , puede ser el martes , miercoles o jueves , para cumplir un calendario de salidas establecido entre todos , previamente.

El transporte se hace en autobus desde el lugar de salida , asi como la recogida en el lugar de finalización.El coste de cada salida se define al principio de la temporada , en funcion de la tesoreria (actualmente 15 euros para los costos de transporte).

La comida la lleva cada uno , tanto la del recorrido , como la de finalización , los cafes y consumiciones se hacen en el local que nos acoge ,encargandonos todos de las bebidas al final de cada etapa y de recoger el local al final. El ambiente es fenomenal y nuestro objetivo es disfrutar del viaje.

Hasierako taldea 2009an / Grupo Inicial 2009

Hasierako taldes

Taldearen argazkia 2018an Euskal Herriaren erdigunean / Foto del Grupo 2018

Goierriko Mendizale Beteranoak taldea / Grupo de Montaña de Veteranos del Goierri

Hamargarren urteurreneko argazkia Arriaranen

Laguntzaileak /Colaboradores

Ordiziako Mendizaleak

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu sakatu hemen

Gure taldearen gauzarik onenak.

Denon arteko lagun-giroa, ahulenekiko errespetua, erantzukizunak partekatzea, mendiaz lagunartean gozatzea, Euskal Herria bere edertasunean ezagutzea, eta abar, eta abar.

Que es lo mejor de nuestro Grupo?.

La camaraderia entre todos , el respeto al debil , la asignación de responsabilidades compartidas, el disfrute del monte entre amigos ,conocer nuestro pais tan hermoso , ...

Infinituaz harago...

Hasta el infinito y mas alla..

..

Estekak/Enlaces

Numero de Visitas