(2023-02-21, asteartea)
Gaur, otsailak 21, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 44 lagun (11 emakume eta 33 gizon). Arrada herrira iritsi eta goizeko 8:45ak aldera abiatu gara. Ibiltzen hasi eta Bardeako iparraldean, El Plano izeneko eremuan, egin dugu ibilbidea. Aurrekoan bezala, bide gehiena pistetan zehar eta alboetan zereal-soro zabalak genituela. Ibilbidearen erdialdera Cornialto mendira iritsi, eta, bertan mokadu bat jan ondoren, bidean aurrera jarraitu dugu; Zarrakaztelu herrira ordu biak eta laurden aldera iritsi gara.
Ibilbidea eta denborak:
Arrada (343 m), Nafarroako ubidea (380 m; 2,6 km; 0:35), Jesusen txabola (429 m; 6 km; 1:20), Aragoiko bidea (444 m; 8,5 km; 1:45), Cornialto mendia (497 m; 12,4 km; 2:30), Malpaso hesia (478 m; 14 km; 3:15), Gardeko korta (424 m; 16 km; 3:50), Goikoen korta (439 m; 17,8 km; 4:10), Del Justo hesia (383 m; 22 km; 5:00) eta Zarrakaztelu (345 m; 24,2 km; 5:30).
Desnibel metatua: igoeratan: 207 m; jaitsieratan: 204 m.
Mapa
Profila
Arradatik abiatzen.
Nafarrroako ubidea
Camino de los Aragones izeneko bidean
Taldea Cornialto mendian.
Goikotarren korta.
Camino del Saso bidean.
Zarrakaztelura iristen.
Aireko Bista
Estekak/Enlaces