Matilde Huici Navaz 

Matilde Huici Navaz

Iruña, 1890 - Txile, 1965

Matilde Huici Navaz, 1890ean Iruñean jaio eta 1965ean Txileko Santiagon hil zen. Errepublika garaian emakumeen eskubideen alde borrokatu zen belaunaldikoa da. Ahanzturara kondenatuta zegoen belaunaldi berari, erbestera joan behar izan zuten bizitza salbatzeko. 


Hezitzailea, feminista eta abokatu nabarmena izan zen. 1926an, inskribatutako hirugarren emakume abokatua izan zen, Clara Campoamor eta Victoria Kent-en ondoren.


Txileko Unibertsitateko Haur Hezkuntzako Eskola diseinatu eta antolatu zuen, eta haren zuzendaria izan zen 1944an sortu zenetik 1962ra arte. Irakaskuntza-jarduera horretan, 1947an Txile-Espainiako Kultur Direktorioko zuzendari izendatu zuten. Chicagon eta New Yorken egindako egonaldiek hiri horietako Adingabeen Auzitegiaren funtzionamendua ezagutu eta aztertzeko aukera eman zioten. Txilen bere ekimenengatik eta irakaskuntza lanagatik gogoratzen da oraindik.


Bibliografia eta webgrafia:

Kowasch Velasco: “Tejiendo redes / Sareak Ehotzen. Mujeres solidarias con los presos del Fuerte de San Cristóbal (1934-1945) / San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak (1934-1945)” .  Publicaciones Gobierno de Navarra. Navarra 2017.