Guadalupe Ezkurra Urmán

Guadalupe Ezkurra Urmán. 

Deikaztilu, 1896 - Zaragoza, 1949.

Guadalupe 1896. urtean jaio zen Deikaztilun eta 1949-ko maiatzaren 12 hil zen Zaragozan.


Iruñean bizi izan zen bere senarragizona, Conrado García, eta lau seme alabekin.

Etxea zaintzea zen bere lana; umeak zaindu, sukaldatu… eta gonbidatuak etxean jasotzeaz arduratzen zen.

Bere alaba nagusia, Joaquina deitzen zen (16 urte), bigarrena Celestino (14 urte), hirugarrena Alfredo (9 urte) eta gazteena José María (4 urte). 

Beste emakume batzuekin batera  Ezkabako gotorlekura igotzen ziren 1934. urtetik presoak laguntzera.


Gerra iraun zuen bitartean, bere etxean alokatzen zituen ideal berriak defendatzen zituzten horiek eta laguntza behar zutenak muga zeharkatzeko. Honen guztiagatik bere senarra ihes egin behar izan zuen Frantziara baina zoritxarrez, gerran hil egin zuten. 

Eskaintzen zuten laguntza honengatik Guadalupe laguntza gorriko militantea zela esaten zen eta atxilotu behar zutelaren abisua ailegatu zitzaion. Berak teilatuetatik ihes egin zuen eta poliziek bere bi seme alaba garaienak hartu zituzten. Hori dela eta, Guadalupe, entregatu egin zen.

Bere kondena 8 urte eta egun bateko izan zen. Bere epaiketan, semeen aurrean umiliatu zuten ilea moztuz eta errizino olioa eman zioten. Gero, okerrena zena gertatu zitzaion, semeak kendu zizkioten.


Kondena bete zuen eta askatasuna lortu eta bederatzi urte beranduago hil egin zen emakume ausart hau. 

Bere sufrimendua guregana iristen da eta memoriaren besarkadarekin akonpainatzen zaitugu.


Bibliografia eta webgrafia:

Kowasch Velasco: “Tejiendo redes / Sareak Ehotzen. Mujeres solidarias con los presos del Fuerte de San Cristóbal (1934-1945) / San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak (1934-1945)” .  Publicaciones Gobierno de Navarra. Navarra 2017.