Basilisa Blazquez Tabernero

Basilia Blazquez Tabernero


Basilia, jatorriz Funesekoa, ideia sozialistak zituen emakume bat izan zen, gotorlekura igotzen zena preso politikoei laguntzera. Arropa garbia, tabakoa eta janaria igotzen zizkien.


1936an, erreketeek atxilotu egin zuten etxean, eta sei eta lau urteko alaben aurrean, errizino-olioa eman zioten. Umiliazio horren ondoren, kartzelan sartu zuten. Denbora horretan, Julia Echarte Elía bizilagunak lagundu eta babestu egin zuen familia.


Itxialdiaren ondoren, bizitza berri bat hasi zuten Bartzelonan senide baten kontaktuari esker, baina Basiliaren senarra ez zen hirira moldatze eta Iruñera itzuli ziren.


Azagra izan zuen azken helmuga, berarekin bizi izan zen presoek herri horretan bizitzera gonbidatu baitzuten.


Bere alaba Mª Luisari esker iritsi zaigu emakume solidario eta militante honen testigantza. Amaia Kowasch Velasco Tejiendo redes/Sareak Ehotzen: Mujeres solidarias con los presos del Fuerte de San Cristóbal (1934-1945)/San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak (1934-1945) liburuan istorio hau eta gehiago aurki ditzakegu.


Bibliografia eta webgrafia:

Kowasch Velasco: “Tejiendo redes / Sareak Ehotzen. Mujeres solidarias con los presos del Fuerte de San Cristóbal (1934-1945) / San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak (1934-1945)” .  Publicaciones Gobierno de Navarra. Navarra 2017.