Úriz Pi Ahizpak

Úriz Pi Ahizpak

Josefa. Badostain, 1889ko martxoaren 15a -  Ekialdeko Berlín, 1958ko abuztuaren 2a. 

Elisa. Tafalla, 1893 - Ekialdeko Berlín, 1979.

Josefa eta Elisa Úriz Pi ahizpak, hurrenez hurren Badostaingo Kontzejuan (1883) eta Tafallan (1893) jaiotakoak, Badostaindik etorritako familia batean jaio ziren. 

Aitaren lana zela eta – militar profesionala –, familiak Madril eta Katalunia artean bizi behar izan zuen. Gerra Zibilaren ondoren, familia erbesteratu egin zen.


Bi ahizpak zerbaitegatik nabarmentzen dira: irakaskuntzan emandako arduragatik, berrikuntza pedagogikoak sartzeagatik, emakumeen eta haurren eskubideak defendatzeagatik eta II. Mundu Gerran nazismoaren aurka hartutako konpromisoagatik.

Aipatzekoa da Partit Socialista Unificat de Catalunya (PSUC) sortu zutela eta Batasun Nazionala bultzatu zutela 40ko hamarkadan, Espainian demokrazia berrezartzea helburu zuena.


Beraien lana zabaltasun handia dauka:  Maria Montessoriren hezkuntza-planteamenduen sartzeak, Misio Pedagogikoetan parte hartzeak, Frantziako Erresistentzian inplikatzeak, Emakumeen Nazioarteko Federazio Demokratikoa (FEDIM) antolatzeak eta Nazio Batuek haurrak babesteko ekintzak bideratzeko kanpainak.


Bizi izan ziren testuinguru totalitaristaren ondorioz ezkutuan egon diren nafar hauek Berlin Orientaleko erbestean egon ziren hil arte.


Bere ekarpena Uriz Pi Ahizpak Elkartearen eta Manolo Martorell kazetari eta historialariaren lanari esker ailegatu zaigu. Egues haranean, bere figuren errekonozimendua agerikoa da, bere izena daraman ikastetxe batekin eta erraldoi batekin. Pepita Urizen erraldoiak, txikienen begiradaren aurrean, peontza bat bezala biratzen da, bakearen eta guztion ongiaren aldeko borrokaren garrantzia gogoraraziz.


Bibliografia eta webgrafia:

M. Martorel, S. Marqués, Mª Carmen Agulló. Pioneras, Historia y Compromiso de las Hermanas Úriz Pi. Tafalla. Txalaparta, 2018.


https://www.valledeegues.com/