Josefina Guerendiain Caro 

Josefina Guerendiain Caro

1918-2011

UGTko sindikatuaren jarraitzailea izan zen gaztetxotik. Bere aitarekin  batera zenbait jardueratan parte hartzen zuen eta bertan irakurtzen eta idazten ikasi zuen. Langileak laguntzen zituzten garai horietan egoera latza bizi zelako. Ezkabara igotzen hasi egin zen 1934ko iraultzaren ondoren bertan parte hartu zuten presoei janaria edo arropa garbia eramateko. 


1936ko uztaileko estatu-kolpearen ondoren zortzi hilabete atxilotu esta espetxeratu zuten. Josefina Guerendiain Carok, garai hartako testigantza politiko eta gizartearen kronista da. Bizilagun batek delatatu zuen, berez, bere laguna zena. Gizarte presio handia zegoen garai horietan eta bere atxiloketa zela eta, bere ahizpari kaskamoztu zuten. 

Kartzelarako ingresua bere auzokoa zen komisario batek kudeatu zuen, polizia ona eta prestua (Josefina haurra izanda handitzen ikusi zuena). Kartzelan preso mota desberdinekin egon zen, horien artean maistra errepublikanoak zirenak. Hauek erakutsi zioten nola egon jendearen aurrean, josten eta puntua egiten. 

Azkenean, gartzelatik atera zenean beste adiskide batzuekin San Juan de Dios gerra ospitalean hasi egin zen bisitak egiten erriberako mutil nekazariei laguntza emateko. 


Gerra ostean, Erriberrirara (Nafarroa) bizitzera joan zen, senarraren jaioterrira. Ondoren, taberna bat kudeatu zuen Iruñean eta jatetxe bat Villabonan (Gipuzkoa). 2011ko ekainaren 4an bere heriotza ikusi zuen Iruñean.


Bibliografia eta webgrafia:

Kowasch Velasco: “Tejiendo redes / Sareak Ehotzen. Mujeres solidarias con los presos del Fuerte de San Cristóbal (1934-1945) / San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak (1934-1945)” .  Publicaciones Gobierno de Navarra. Navarra 2017.