Julia Fernández Zabaleta

Julia Fernández Zabaleta

Leitza, 1923-2005 

Julia Fernandez  ideologia errepublikanoa eta ekonomikoki oparoa zen etxe liberal batean hazi zen. 17 urterekin maistra ikasketak bikain bukatu ondoren lana lortu eta bere formakuntzarekin jarraitu zuen (ingelesa, frantsesa,  takigrafiaren teknika). Madrilgo Andereñoen eskolan egon zen eta Irakasle zein Zuzenbide tituluak eskuratu zituen (hirugarrena izan zen azken titulu hau lortzen Victoria Kent eta Clara Campoamorren ostean).  

Geroztik, zuzenbide lanak adingabeen eskubieen zein emakumezkoen ekintzetara bideratu zituen: Madrilgo Abokatuen Emakumeen Unibertsitate Gazteria, Asociación Española Mujeres Universitarias (AEMU), Liberal Sozialistaren sustatzaileen artean egon zen eta 1931n senarrarekin PSOEn sartu zen.

Bere lana zabala izan zen eta Errepublika aldarrikatu ondoren, bertan zuen kargutik proposatu zuen helburu nagusietako bat hezkuntza sekularizatzea eta haurrak «erlijio-egitura nagusitik at» uztea izan zen. 

Egonaldiak egin zituen Errusian eta Genovan haurtzaroari buruz aplikatzen ziren politikak aztertzera. 

Gerra garaian Emakumeen Antifaxisten Elkarteko kidea izan zen. 1939ko lehen hilabeteetan Frantziara pasatu zen eta Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordean parte hartuz.  

1940an Txilera joan zen eta zenbati esfortzu egin ondoren bere tituluak homologatzeko, behin lortua Txileko Unibertsitateko Haur Hezkuntzako Eskola diseinatu eta antolatu zuen. 

Julia Fernadezek gorputza eta arima jarri zuen hezkuntza modernizatu baten aplikazioan etorkizuneko haur eta gazteek beste errealitate bat izan zezaten. 


Bibliografia eta webgrafia:

Kowasch Velasco: “Tejiendo redes / Sareak Ehotzen. Mujeres solidarias con los presos del Fuerte de San Cristóbal (1934-1945) / San Kristobal Fuerteko presoekin elkartasuna izan zuten emakumeak (1934-1945)” .  Publicaciones Gobierno de Navarra. Navarra 2017.