Orientabide didaktikoak

Zer egin dezakegu Ikas-irakas-prozesuan zehar?

Ikas-jarduera digitalak

  • Sarean informazioa bilatu
  • Dokumentu digitalak egin: testuak, argazkiak, diapositibak...
  • Kontsultak egiteko tresna digitalak erabili: hiztegiak, entziklopediak, itzultzaileak...
  • Jarduera digitalen bidez trebatu: simulazioak, animazioak, jolasak...

Ekoizpen digitalak


IRAKASLEA

  • Gai baten aurkezpena prestatutako diapositiben bidez
  • Interneteko web-orriak erakustea
  • Material multimediaren erabilpena: bideoak, irudiak, animazioak, soinuak, simulazioak
  • Gai edo ataza digitalei buruz azalpen zuzenak ematea: programa bat nola dabilen, Interneteko aplikazioaren erabilpena...

IKASLEA

  • Ikasleek bilatutako Web-informazioa aurkezten dute
  • Ikasleen lanak eta ekoizpenen (digitalak edo paperez egindakoak) aurkeztea
  • Interneteko informazio desberdinen aurrean, eztabaidak planteatzea
  • Beste ikastetxe batekin bideokonferentziak garatzea
  • Ikasleen portfolio digitalak erakustea


IKASLEA ETA IRAKASLEA

  • Ikas-jarduerak zuzenean idaztea eta zuzentzea: eskemak, problemak, laburpenak, taulak...
  • Ikas-jarduerak garatu eta gero, gordetzea eta berreskuratzea
  • Interneteko bilaketak egitea momentu zehatz batean: web-orriak, itzultzaileak, hiztegiak, entziklopediak...
  • Gai bati buruzko hasierako aurreideiak ateratzea edo amaierako sintesiak denon artean egitea
  • On line dauden jarduerak komunean egitea
  • Web 2.0ko ekoizpen komuna garatzea
  • Ikas unitate elektronikoak jarraitzea
  • Ikasgelan sortutako material digitala ikustea, antolatzea, eztabaidatzea eta abar: ikasgelako bloga, wikia, mapak...

Informazio gehiago:

Eredu didaktikoak

Arbel digitalaren erabilpenak ikas-sekuentziarekin lotura handia du. Irakasleak berak baliabide digitalak aztertu eta aukeratu behar ditu, haiekin garatzen dituen ikas-jarduerak ikas-sekuentzian zehar antolatzeko. Hona hemen irakasleen eredu didaktiko batzuk .