Ingurumen naturala

Edukiak

  • Biosfera, ekosfera eta ekosistema. Ekosistema ba­ten osagaiak. Faktore abiotikoek eta biotikoek ekosistemetan duten eragina eta faktore horien interakzioak.
  • Ur gezako eta itsasoko ekosistema urtarrak. Lurreko ekosistemak: biomak. Euskal Herriko ekosistema garrantzitsuak. Ekosistemen mehatxuak eta bioaniztasunaren galera. Euskal Herriko eremu babestuak.
  • Organismo ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek ekosisteman duten zeregina. Materiaren birziklapena ezagutzea eta funtzionatzeko eguzki-energia behar duela jakitea.
  • Ekosistemetako aldaketa naturalak: migrazioak.
  • Inguruko ekosistemaren bati buruzko landa-azterketa errazak egiteko arauak eta teknikak

EDUKI KOMUNAK

Biosfera, ekosfera eta ekosistema. Ekosistema baten osagaiak. Faktore abiotikoek eta biotikoek ekosistemetan duten eragina eta faktore horien interakzioak.

Ur gezako eta itsasoko ekosistema urtarrak. Lurreko ekosistemak: biomak. Euskal Herriko ekosistema garrantzitsuak. Ekosistemen mehatxuak eta bioaniztasunarengalera. Euskal Herriko eremu babestuak.

Organismo ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileko sisteman duten zeregina. Materiaren birziklapena ezagutzea eta funtzionatzeko eguzki energia behar duela jakitea.

Ebaluazio-irizpideak

10. Ekosistema baten osagai biotikoak eta abiotikoak ezagutzea, ekosistemaren aniztasuna balioestea eta grafikoki adieraztea ekosistema horretako izaki bizidunen artean sortzen diren harreman trofikoak. Horretarako, inguruko ekosistemaren baten ikerketa errazak egingo dira

  • 10.1. Ea definitzen dituen ekosistema eta bioaniztasun kontzeptuak.
  • 10.2. Ea ezagutzen eta aztertzen dituen ekosistema jakin baten elementuak, zenbait osagai abiotikoren (ar-giaren, hezetasunaren, tenperaturaren, topografiaren, harrien...) eta osagai biotikoren (animalia eta landare ugarienen) datuak lortuta.
  • 10.3. Ea interpretatzen dituen ekosistema bateko osagai abiotikoen eta biotikoen artean sortutako harremanak eta mekanismo erregulatzaileak.
  • 10.4. Ea justifikatzen dituen ekosistemaren aniztasunak duen garrantzia eta aniztasun hori zaintzeko beharra.
  • 10.5. Ea dakien gizakiok naturaren beharra dugula, eta ea interesatzen zaion ingurumena