Lurra Unibertsoan

Edukiak– Unibertsoaren egitura: planetak, izarrak eta galaxiak. Esne Bidea eta eguzki-sistema. Lurraren eta eguzki-sistemako gainerako osagaien ezaugarri fisikoak.– Lurraren higidurak: urtaroak, eguna eta gaua, eklipseak eta Ilargiaren aldiak.– Egunez eta gauez zeruan orientatzeko eta zerua behatzeko teknikak.– Lurrak unibertsoan duen tokiari buruzko ikusmoldeen bilakaera historikoa: geozentrismotik heliozentrismorako aldaketa, lehenengo iraultza zientifiko handia.– Baliabide teknologikoak: teleskopioak, espazio-zundak, satelite artifizialak...Eduki komunak

Unibertsoaren egitura

Esne bidea-Eguzki Sistema-Planetak

Lurraren higidurak

Zeruan orientatzeko teknikak

Teoria historikoak


Espazioa ikertzeko baliabide teknologikoak

Ikas-unitateak

Beste multimedia batzuk


Ebaluazio-Irizpideak

1. Zenbait gertakari natural interpretatzea. Horretarako, Ilargiaren, Lurraren eta Eguzkiaren higidura erlatiboen eta eguzki-sistemaren eredu errazak eta irudikapenak egingo dituzte, eskalan.

1.1. Ea behar bezala erabiltzen dituen orientazio-eta behaketa-teknikak.

1.2. Ea argi eta ordenan deskribatzen dituen zenbait gertakari natural; besteak beste, urteen iraupena, eguna eta gaua, eklipseak, Ilargiaren aldiak, itsasaldiak eta urtaroak.

1.3. Ea arrazoituz justifikatzen dituen gertakari horiek, Lurrak eguzki-sisteman egiten dituen higidura erlatiboak interpretatuz.

1.4. Ea erabiltzen dituen Ilargiaren, Lurraren eta Eguzkiaren higidura erlatiboak azaltzen dituzten eskema eta eredu grafiko soilak; besteak beste, planetarioa eta eskalan egindako irudikapen eskematikoak.

2. Arrazoituz deskribatzea gure planetaren eta gure planetak unibertsoan duen tokiaren ezagueran aurrera egiteko balio izan duten zenbait behaketa eta prozedura zientifiko, eta teoria astronomikoetan izan duten artikulazioa eta gizartean izan duten eragina azpimarratzea.

2.1. Ea bilatzen, hautatzen eta antolatzen duen teoria astronomikoak (Lurraren esferikotasuna eta Lurraren higidurak) egiteko bidea eman zuten behaketei eta prozedurei buruzko informazioa, bai eta teoria horien protagonistei buruzkoa ere.

2.2. Ea txostenak egiten dituen teoria astronomikoei,teorien aldaketa eta bilakaerei, protagonistei eta aurkikuntzak egin ziren garaiko testuinguru historikoei buruz.

2.3. Ea hartzen duen parte lanen plangintza egiten, ea bere gain hartzen duen agindutako lana, eta ea onartzen dituen taldean hartutako erabakiak.

2.4. Ea konparatzen dituen historian zehar egondako teoria astronomiko handien azalpenak (sistema geozentrikoak vs sistema heliozentrikoak...).

2.5. Ea bereizten dituen iritzi hutsak eta froga jakin batzuetan oinarritutako ebidentziak.

2.6. Ea deskribatzen dituen zenbait aplikazio teknologikoren funtzionamendua eta gure planeta eta unibertsoa ezagutzeko aplikazio horien erabilgarritasuna.