Izaki bizidunak eta haien aniztasuna

Edukiak- Lurrean bizitza egon ahal izateko faktoreak- Izaki bizidunen ezaugarriak. Bizi-funtzioen interpretazioa.- Zelularen aurkikuntza.- Izaki bizidunen aniztasuna: inguruneak, tamainak, formak, elikadura. Izaki bizidunen sailkapena: bost erreinuak. Antolaketa-eredu nagusiak: landareak eta animaliak.- Bioaniztasunaren sarrera. Euskal Herriko espezie bereziak. Bioaniztasunaren galera.- Izaki bizidunak ezagutzeko gako errazak erabiltzeko jarraibideak.- Lupa eta mikroskopio optikoa erabiltzeko arauak.- Organismo zelulabakarrak, landareak eta animaliak behatzeko eta deskribatzeko irizpideak.- Izaki bizidunen aniztasunari eustearen garrantzia. Aniztasuna galtzearekin lotura duten arazoen azterketa.Eduki komunak

Lurrean bizitza izateko faktoreak

Izaki bizidunen ezaugarriak:

Izaki bizidunen sailkapena:

Zelula

Lupa eta mikroskopioa erabiltzeko arauak

Bioaniztasuna:

Ikas unitateak:

Bideo eta argazkien bildumak:

Diapositibak

Ebaluazio-irizpideak

8. Izaki bizidunak zelulaz osatuta gaudela jakitea, eta zelulek egiten dituzten bizi-funtzioak direla-eta materia bizigabetik bereizten garela. Horretarako, behaketa-teknikak erabiliko ditu. Horrez gainera, talderik garrantzitsuenen berezitasunak antzematea eta ezagutzea, eta gako dikotomikoak erabiltzea ezagutzeko.

8.1. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen izaki bizidunen ezaugarri garrantzitsuenak, laginak, argazkiak, marrazkiak edo beste bitarteko batzuk oinarri hartuta.

8.2. Ea erabiltzen dituen gako errazak eta behaketa-teknikak (lupa binokularra eta mikroskopioa).

8.3. Ea sailkatzen dituen izaki bizidunak, ezaugarri nabarmenenak abiapuntu hartuta.

8.4. Ea onartzen duen gizakiaren izaera biologikoa.

8.5. Ea aitortzen duen bioaniztasuna galtzen ari dela, eta ea justifikatzen duen mehatxupean dauden espezieak babesteko neurriak hartzea.