Lurraren kanpoko aldaketa geologikoak

Edukiak

  • Lurraren erliebea eta erliebe horren irudikapena. Mapa topografikoak irakurtzeko oinarrizko arauak. Euskal Herriko erliebe motak
  • Kanpoko eragileak eta prozesuak: meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa. Lurraren kanpoko energiarekin duen lotura.
  • Harri sedimentarioen eraketa. Ikatzaren, petrolioaren eta gas naturalaren jatorria eta erabilgarritasuna. Baliabide horiek erabiltzeak eta amaitzeak dituen ondorioen balorazioa.
  • Fosilak eta bizitzaren historia.
  • Lurra eta haren osagaiak. Lurrak baliabide gisa duen garrantzia. Lurraren degradazioa. Erabilera iraunkorra.
  • Paisaia: gertakari naturalen eta gizakien jardueraren interakzioaren emaitza.

EDUKI KOMUNAK

Mapa topografikoak

Euskal Herriko erliebe motak

Kanpoko eragileak eta prozesuak

Harriak

Fosilak

    • Fosilizazioa. Elkar
    • Como simular un fósil. Esperimentua. IES Victoria Kent

Ebaluazio-irizpideak

7.Kanpoko eragile geologikoek lurraren erliebea sortzen eta modelatzen duten eragina ezagutzea, eta eragin horren arriskuak balioestea. Horretarako, landa-azterketak egingo dira eta/edo hainbat informazio-iturri erabiliko dira

  • 7.1. Ea ezagutzen eta interpretatzen dituen landan, irudietan eta mapetan kanpoko prozesu geologiko garrantzitsuenen eraginez naturan dauden aztarnak,.
  • 7.2. Ea bilatzen, aukeratzen eta antolatzen duen kanpoko eragile geologikoei eta haien eraginei buruzko informazioa, hainbat euskarritan.
  • 7.3. Ea lotzen dituen klima, harri mota, harriaren egitura... eta erliebearen modelatzea.
  • 7.4. Ea ezagutzen dituen kanpoko eragile geologikoek, izaki bizidunek eta gizakiek paisaian utzitako eraginak, eta, horrez gain, ea ezagutzen dituen eragin horien arriskuak ere.
  • 7.5. Ea ezagutzen duen kanpoko eragile geologikoek harri sedimentarioen eraketan duten eragina.
  • 7.6. Ea justifikatzen dituen lurraren garrantzia eta lurraren degradazioari aurre egiteko beharra