Posizio aldaketak eta aldaketa termikoak

Ikas Unitateak

Bestelakoak

Ebaluazio-irizpideak

1.Materiaren aldaketak antzematea, materiaren izaera ezagututa. Zehazki, gorputzen posizio-aldaketak deskribatzea eta interpretatzea, kontzeptu zientifiko egokiak erabiliz

  • Ea bereizten dituen eguneroko bizi-ekintzetan egoten diren aldaketa kimiko eta fisikoak.
  • Ea dakien erreferentzia-sistemak behar direla mugimendua aztertzeko.
  • Ea interpretatzen dituen bizitza errealeko mugimenduak, eta ibilbidea eta ibiltartea bereizten dituen.
  • Ea egiten eta interpretatzen dituen eguneroko mugimendu soilen posizio, denbora eta abiadura-denbora grafikoak

2.Problemak ebaztea, tenperaturaren eta haren neurketaren, oreka eta desoreka termikoaren eta beroak gorputzetan dituen efektuen kontzeptuei buruzko ezagutzak erabiliz

  • Ea bereizten dituen beroa eta tenperatura, fenomeno termikoak aztertzean
  • Ea ezagutzen dituen materiak izaten dituen egoera-aldaketak.
  • Ea egiten dituen honako gai hauei buruzko esperimentu errazak taldean: termometroa eta haren oinarria, fenomeno termikoen azterketa eta beroak gorputzetan dituen efektuak (oreka termikoa, beroaren transmisioa, bero espezifikoak, eroale eta isolatzaile termikoak...).
  • Ea hartzen duen parte lanen plangintza egiten, ea bere gain hartzen duen agindutako lana, eta ea onartzen dituen taldean hartutako erabakiak.
  • Ea behar bezala erabiltzen dituen tresna zientifikoak, eta ea errespetatzen dituen laborategiko segurtasun-arauak
  • Ea egiten dituen ariketak paperez eta arkatzez, kalkulu eta algoritmo matematikoak erabiliz.
    • Ea ebazten dituen problema erraz eta interesga-rriak, toki baten isolatze termikoa esate baterako.