Funtzioak eta grafikoak

Edukiak

– Bi magnituderen arteko korrespondentzia. Eguneroko egoeretako dependentzia-erlazioak identifikatzea eta horiek ahoz adieraztea.

– Datuak balio-tauletan antolatzea.

– Koordenatu kartesiarrak. Grafiko errazak adieraztea, enuntziatu bat eta balio-taula bat abiapuntu hartuta.

– Proportzionaltasun zuzeneko erlazioak. Identifikatzea, balio-taularen azterketa abiapuntu hartuta.

– Taula bidez emandako informazioaren edo grafiko batean adierazitako informazioaren interpretazio zehatza eta orokorra. Interpretazioari eragin diezaioketen grafikoetako okerrak

Programak

Baliabideak (edukien arabera antolatuta)

Web guneak

Problemen ebazpena

Bideoak

Ebaluazio irizpideak

4. Irudi lauak eta espazialak hautematea eta horiek deskribatzea, sailkapena egiteko haien propietateak erabilita; eta jasotako geometria-ezaguerak aplikatzea mundu fisikoa interpretatzeko eta deskribatzeko, termino egokiak erabilita.

4.1. Ea antzematen, deskribatzen eta definitzen dituen oinarrizko irudi lauak eta espazialak, horretarako termino egokiak erabilita.

4.2. Ea ikasi eta erabiltzen dituen irudi lauen eta espazialen oinarrizko propietateak, eta ea horiek sailkatzen dituen zenbait irizpide oinarri hartuta.

4.3. Ea aplikatzen duen geometriari buruz ikasitakoa inguru hurbileko problemak deskribatzeko eta ebazteko.