Hizkuntza Normalkuntza

ABENDUAK 3, EUSKERAREN EGUNA

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA

Hezkuntza Sailaren Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza kudeatzen duen Ulibarri programan 1999 urtetik sartuta gaude eta , gure institutuko egoera soziolinguistikoa aztertuz, proiketuaren helburu nagusia, ikasleek euskerarekiko duten motibazioa aldatu eta erabilera areagotzea da.

Hizkuntza Normalkuntza Batzordeak, urtero, hainbat ekintza antolatzen ditugu geure hizkuntzari bultzada emateko eta Euskal Kultura gure ikasleei ezagutarazteko asmoz.