Elkarbizitza/ Bizikasi

Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.

Zalantzarik gabe, horixe da denok lortu nahi dugun azken emaitza. Zentzu horretan ekimenaren helburua desideratum bat da, etorkizun ideal bat, baina jarraitu beharreko bidea ere erakusten digu, eta egin beharreko esku-hartzeen norabidea.

Helburu hori lortu ahal izateko, nahitaezkoa izango da elkarlana eta gizarte- eta hezkuntza-komunitateko eragileen parte-hartzea Bizikasi garatuko den eremuetan. Ekimena bera topaleku gisa ulertzen dugu, guztiek elkarrekin ikasteko eta prestatzeko aukera bat eman diezaiogun gure buruari gizarte eta hezkuntza fenomeno konplexu eta ondorio larrikoa ere izan daitekeen honen inguruan: eskola-jazarpena.

Aurrera begira dugun egitekoa aukera gisa ulertzeak, elkarbizitza positiboari buruzko ezagutza eta esperientziak partekatzea dakar, hala nola hezkuntza-jardunari buruz hausnartzea eta, alderaketa eta ekarpen arduratsuak oinarri hartuta, zoru komun bat ezartzea. Hala, konstruktu bat sortuko dugu eskola-jazarpenari modu sistematikoan eta hezkuntzaren bidez aurre egiteko, eta elkarbizitza positiborako dinamikak sustatuko ditu, edozein indarkeria mota agertzea ekidite aldera.

ELKARBIZITZA 2013-2014:

2013-2014 ikasturtea joan zaigu, eta gogora dakartzagu bizipen, ekimen eta esperientzia ugari.

Elkarbizitza Behatokia jaio da: Zertarako? Ikastetxean elkarbizitza nola hobetu pentsatu eta proposamenak luzatzeko. Nortzuk daude behatokian? Ikasleak, amak, irakasleak eta ikastetxeko beste langile batzuk…

Ikasle Laguntzaile programa ezagutu dugu eta berorretan sakondu egin nahi dugu. Kontatuko dizuegu zertan den…


DOKUMENTUAK: