Gure Lurra Elkartea

Harreman estua dugu Gure Lurra Elkartearekin. Gure ikasle gehienak Gure Lurra elkarteak kudeatutako programetara (Gaztegunea, Caixaproinfancia, udaleku eta kanpamentuak, mendira irteerak...) joaten diren edo noizbait joan diren haurrak dira.

Azken urteotan Gure Lurrak Zorrotzako Institutuan auzoko haurrentzako hiri udalekuak antolatzen ditu. Eguneko kanpamentu hauek ekaineko azken astean eta uztaileko lehen hamabostaldian izaten dira. Sormena, autonomia, balioak, gorputz-adierazpena eta abar lantzen dituzten jarduera-programa bat da.