Agenda 2030

2030 Agenda 2 030 Agenda garapenerako nazioarteko agenda berria da, eta 2015eko irailean onartu zen Nazio Batuetan. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu fun tsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da. Agenda horren bidez, pertsona guztiek garapen-behar berak dituztela aitortu da, non bizi diren alde batera utzita. Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak, duintasunez bizitzeko, orain nahiz etorkizunean. «Gure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen jasangarrirako» izenburupean, estatu kideek onartutako azken dokumentuan 17 helburu zehazten dira, Garapen Jasangarrirako Helburuak izenekoak (GJH), eta 169 xede. Estatuaz azpiko gobernuek agenda berri hau eraikitzen lagundu dute eta orain oso zeregin garrantzitsua dute GJHak kokatzeko eta lortzeko orduan.

Bloga:

REANIMACIÓN CARDIO-PULMONAR (RCP)

RCP.pdf
GIDA-GUÍA Azterkosta-3.pdf