Bilboko Udala

BILBO, ADINEKOEKIN LAGUNKOIA

Adinekoekiko Hiri Lagunkoien Munduko Sarea OMEk sustatutako proiektua da, eta munduko biztanleria garaikidearen bi joera bereizgarriri erantzuteko sortu da: zahartze demografikoari eta urbanizazio-prozesuari. 

Biztanleriaren proiekzioek ezohiko zahartze demografikoa iragartzen dute, eta, ondorioz, 65 urtetik gorako munduko biztanleria hirukoiztu egingo da 2050. urtean. Era berean, urbanizazio-prozesu azkarra bizitzen ari gara, eta mundu-mailan hiri-eremuetan bizi diren adinekoen ehunekoa 2030. urtean izango da, egungoa baino 16 aldiz handiagoa. 

Elkarri lotutako prozesu horiei erantzuteko, OMEk Adinekoekin Lagunkoiak diren Hirien Munduko Sarearen (Age-FriendlyCities Proyect-AFC) proiektua jarri du abian, hiriei eta udalerriei adineko herritarrek eskaintzen duten potentzial guztia ahalik eta gehien aprobetxatzen laguntzeko. 

Bilboko Udalak, Gizarte Ekintza Arloaren bitartez, Bilbo Adinekoekiko Hiri Lagunkoien Munduko Sarean sartzea bultzatzen du. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatzen du proiektu hori, eta "adinekoekiko hiri lagunkoitzat" jotzen du zahartze aktiboa, gizartearen parte-hartzea eta segurtasuna sustatzen dituena, zahartu ahala pertsonen kalitatea hobetzeko.

Hauek dira proiektuaren helburu orokorrak: 

Bilbon partaidetza komunitarioko prozesuak sortzea.

Bilboko udalerriko eskumen-arloetan aldaketak egitea, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.

60 urtetik gorako bilbotarrek herritarren bizitza garatzeko duten potentziala aprobetxatzea.


ZORROTZA BHIk "BILBO, ADINEKOEKIN LAGUNKOIA" programan parte hartzen du. Komunitaterako Proiektuak izeneko irakasgaiaren barruan, DBHko 3. mailako ikasleek aktiboki parte hartzen dute programan, auzoko adinekoei hainbat alderditan lagunduz, hala nola eten digitala hobetzeko laguntza, NANa berritzeko online hitzorduak eskatzea, osakidetzako hitzorduak... gure adinekoei behar duten guztian laguntzeko gaude. Programaren arduradunekin bilerak egin ditugu lehen urte honetan, eta datorren ikasturtean jarraituko dugu. Programak gure ikasleen partaidetza komunitarioa bultzatzen du.