Bidelaguna

BIDELAGUNA: HELBURUAK ETA JARDUERAK

DBH 1 eta DBH 2


BIDELAGUNA proiektuak zailtasunak dituzten DBH1. eta 2.mailako ikasleei zuzenduta dago eta bere helburua eskola emaitzak hobetzea da.

Bidelagunako ekintzak eskola orduetatik kanpo izango dira, jantoki ostean edo klaseak amaitu eta gero. Ezinbestekoa da urritik maiatzera joateko konpromisoa hartzea eta horretarako gurasoen baimena beharrezkoa da. Eskaintza doakoa da.

Proiektu hau begirale batzuen esku egongo da, eta, ikasleen tutoreekin, orientazio sailarekin eta DBHko koordinatzailearekin egingo dute lan. Ikasketa-burutzak ere jarraipenaren ardura izango du.

3 talde ditugu ikastetxean eta astean ordu beteko 3 saio dira ikasleei eskainiko zaizkienak. Errefortzu saioak izango dira eguneroko gelako erritmoa jarraitzeko: etxerako lanak egin, ikasle bakoitzak dituen zailtasunei erantzun, berrikusketak azterketetarako eta eguneroko lana egunean eramaten agenda erabiliz landuz.

Taldeak guztiz heterogeneoak dira, ikasle bakoitzak dituen zailtasunak eta gabeziak iturri desberdina dutelako. Hori dela eta, helburua ikasle bakoitzaren autonomia eta lanerako ohiturak garatzea izango da beraien autoestimua hobetuz eta arrakasta handituz.

HELBURUAK:

BIDELAGUNA programaren helburua da eskola-arrakasta indizeak hobetzea, eta, horretarako, hauek egin nahi dira:

- Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei, denbora osagarri bat erabil dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko.

- Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.

- Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea.

- Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea.


https://www.euskadi.eus/aniztasunari-erantzuteko-programak-bidelaguna/web01-a3hinklu/eu/