Oinarrizko funtzionamendua

ZENTROKO OINARRIZKO FUNTZIONAMENDUKO ARAUTEGIA

  • DBHko ikasleak ezin dira eskola-esparrutik irten eskola-orduetan. Ezusteko gaixotasun edo edozein gertakizun suertatuz gero, arduradunak ( gurasoak, tutore legalak ….) ikastetxera hurbildu beharko dira ikaslearen bila , aldez aurretik zentrotik deituta.

  • Batxilergoko ikasleak eskola-orduetan eskola-esparrutik irten daitezke.

  • Huts egitekotan, hurrengo egunetan dagokion egiaztagiria ekarri behar du ikasleak, hutsegiteak erregistratuta geratzen baitira. Batxilergoan ebaluaketa jarraia izateko eskubidea gal daiteke.(Ikusi AJAren 68. artikulua)

  • Berandu etortzekotan, ahal denean etxetik aurretik jakinarazi, bestela ikasleari puntualtasun falta parte bat emango dio irakasleak, klasean sartzeko baimena era egokira eskatu izana.

  • Diziplina faltaren bat egitekotan, bertan zegoen irakasleak baloratu behar du 201/2008 Dekretuaren arabera, (Ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzkoa), eta ondoriozko neurri zuzentzaileak aplikatuko zaizkio. Hiru motatakoak dira, larritasunaren graduaren arabera:

    1. Jokabide desegokiak (arinak)

    2. Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideak (larriak)

    3. Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak (oso larriak)

    4. 5 falta arinak metatzeak falta larri bat osatzen du eta 3 falta larri metatzeak falta oso larri bat osatzen du.

    5. Irteera bat izatekotan (kanpoko ekintzak edo osagarriak), diziplina faltaren bat egin duen ikasleari debekatu ahal zaio joatea, egun horretan zentrora bertaratzeko betebeharra eta eskubidea izanik ere.

  • Guztiz debekatuta dago sakelako telefonoen zein smartwatchen erabilpena institutuko instalazio guztietan eskola ikastordu guztietan bai jantokian bai jolastorduetan bai Bidelagun orduetan. Arau hau betetzen ez balitz, bertan dagoen irakasleak kendu diezaioke aparailua eta ikasketa buruari eman diezaioke. Ondoren, irakasleak berak gurasoei jakinaraziko die hurrengo egunetik aurrera bila bertara daitezen. Ekintza hau, noski, diziplina falta oso larri bat izango da eta partea bete behar du irakasleak.

  • Kanpoko irteeretarako edo bisitetarako , gurasoek sinaturiko baimena behar da. Dokumentu hau banatzen da tutoreak antolatutako ikasturte hasierako bileran, eta normalean ikasturte osorako baliagarria da. Halaber, bileran bertan ikasleen irudi zein grabaketaren erabileraren baimena sinatzeko orria banatu egiten da.

  • Mailaz igotzeko baldintzak:

    1. Mailaz igotzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (EHAA 2016ko urtarrilaren 15a, art. 52)

      • Ikasleak ikasturte batetik bestera igaroko dira ikasgai guztiak gainditzean, edo ebaluazio negatiboa gehienez bi ikasgaitan dutenean. Ikasturtea errepikatuko dute hiru ikasgai edo gehiagotan ebaluazio negatiboa dutenean , edo Gaztelania eta Literaturan edo Euskera edo Literaturan eta Matematikan dagoenean ebaluazio negatiboa. Salbuespen gisa, hiru ikasgaitan ebaluazio negatiboa duen ikasle bat hurrengo ikasturtera igaroko da baldintza hauek guztiak betetzen direnean:

      • Ebaluazio negatiboko ikasgaietatik bi ez izatea aldi berean Gaztelania eta Literatura edo Euskara eta Literatura eta Matematika

      • Irakasleen iritziz, ebaluazio negatiboa duten ikasgaiak oztopo ez izatea hurrengo maila arrakastaz gauzatzeko, berreskuratzeko aukerak dituelako eta mailaz igotzea ona izango delako bilakaera akademikorako

      • Ikasleari orientabidean proposaturiko arreta-neurriak aplikatzea

      • Mailaz igotzen ez den ikasleak urtebete gehiago eman behar du maila berean. Neurri hori behin bakarrik aplikatu ahal da maila berean , eta gehienez bi aldiz etapa baten barruan.

    2. Mailaz igotzea Batxilergoan (EHAA, 2016ko irailaren 23a, art. 37)

  • Ikasleak lehenengo mailatik bigarren mailara igoko dira ikasgai guztiak gainditu badituzte, edo ebaluazio negatiboa badute bi ikasgaitan, gehienez ere. Dena dela, bigarren maila egiteko, lehenengo mailako gainditu gabeko ikasgaietan ere matrikulatu beharko dira. Ikastetxeek errekuperazio-jarduerak antolatu beharko dituzte, bai eta gainditu gabeko ikasgaien ebaluazioa ere.

  • Atal honetako ondorioetarako, kontuan hartuko dira soilik ikasleak gutxienez hautatu behar dituen ikasgaiak. Batxilergoa egiteko gehienezko epea gainditu gabe, ikasleek Batxilergoko maila bakoitza behin errepikatu ahal izango dute, gehienez. Hala ere, salbuespen gisa, haietako bat bigarren aldiz errepikatu ahal izango da, irakasle-taldeak aldeko txostena egin ostean.