Aurkezpena eta historia

Zorrotzako Bigarren Hezkuntza Institutua Bilboko izen bereko auzoan dago. 2000 urtean zabaldu zen eraikina, lehenagotik hezkuntza jarduera bazegoen ere. Izan ere, auzokideen seme-alabek hirigunera joan behar zuten DBH egitera eta euren beharrei erantzuna emateko eta hezkuntzaren alorrean zegoen hutsunea betetzeko sortu zen.

Zentro txiki honetan 300 ikasle inguru eta 50 irakasle daude.

Gaur egun, klaseak D eredukoak (euskeraz bakarrik) dira.

Jantokiko zerbitzua (bertoko sukaldean egindako menuak), inguruko ikasleentzako garraioa, orientazio pedagogikoaren zerbitzua, gurasoen elkartea (IGE) eta hainbat IKT baliabide daude.