1. Kreditu sistema.
– Ikasketa-plan baten helburuak betetzeko ikasleak egin behar duen lan-bolumena adierazten du. Ikasketa teoriko eta praktikoak, ikastorduak, lanorduak….
–Sistema berri honetan ikasturte bakoitzean 60 kreditu egin behar dira.
2. Unibertsitateko ikasketen egitura berria.
Titulu ofizialak lortzeko ikasketak hiru ziklotan egituratzen dira:
1) GRADUKO IKASKETAK 240 kreditu
Badira gradu batzuk titulazioa 240 kredituak baino gehiago dituztenak: Medikuntza (360 kreditu ) Odontologia (300 kreditu) Arkitekturaren hastapenak (330 kreditu), Farmazia (300 kreditu)
2) GRADUONDOKOA ( Masterra)
3) DOKTOREGOA (Prestakuntza + Ikerketa)
Graduko ikasketen helburua da prestakuntza orokorra ematea jarduera profesionalari begira. Ikasketa hauen bukaeran gradu-amaierako lana egin eta defendatu behar du ikasleak.
Master ikasketen helburua da prestakuntza aurreratua ematea, espezializatua edo diziplinartekoa, espezializazio akademiko edo profesionalari begira edo ikerketan hasteari begira. Azkenik, doktoregoko ikasketen helburua da prestakuntza aurreratua ematea ikerketa-tekniketan. Ikasleak doktorego-tesia egin eta aurkeztu beharko du, hots, ikerlan original bat.
Zer da Kredituen Sistema Europarra (ECTS)?
European Credit Transfer System – Kredituak Transferitzeko Sistema Europarra. Titulazioak alderatzeko neurri unitate berbera.
Zer neurtzen du zehazki? Ikasleak egin behar duen lana, ikasketa programaren helburuak betetzeko: jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak.
Zehazki kontuan hartzen ditu: eskola orduak, teorikoak edo praktikoak, ikasteko orduak, mintegiak, lanak, praktikak edo proiektuak, eta azterketak eta ebaluatzeko probak prestatzeko eta egiteko behar diren orduak.
•ECTS Kreditu 1: 25 ordu
•60 kreditu: maila bakoitzeko kreditu kopurua.
•Ikasturtean ikasleak guztira 1500 eta 1800 ordu arten egin behar.
•Ikasturtean gutxienez 36 lan aste eta gehienez 40 izango dira.
Tituluaren europar gehigarria (TEG)
Dokumentu bat da, Europako Unibertsitate Eremuan araututako formatuan egindakoa, unibertsitateko titulu ofizial guztiei eransten zaiena. Tituludun bakoitzari dagokion informazioa biltzen du: egindako ikasketak, lortutako emaitzak, eskuratutako gaitasun profesionalak eta titulazio horrek goi hezkuntzako sistema nazionalean daukan maila. Haren helburua da Europako herrialdeetan ematen diren goi mailako titulazioen gardentasuna areagotzea, titulazioen aitorpena errazagoa izateko, ikasleen mugikortasuna bultzatzeko eta Europako lan merkatuan errazago sartzeko.