Derrigorrezko bigarren hezkuntzako etapa amaitzen ari zara une honetan, eta hezkuntza-asmoei buruzko erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituzu etorkizunari begira.
Lehenengo eta behin, argitu beharko duzu:
A) Oinarrizko Lanbide Heziketa ziklora jo nahi duzun, graduatua titulua lortu ez baduzu.
Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloa egin nahi baduzu, jakin beharko duzu zeintzuk diren gogokoen dituzun lanbide-arloak eta zein eskaintza duten gure Erkidegoan.
B) Batxilergoa edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa ikasi nahi duzun eta horretarako bete beharreko baldintzak betetzen dituzun; izan ere, Bigarren Hezkuntzako Graduatua titulua izan behar duzu.
Batxilergoa egiteko gogoa baduzu, hausnartu eta erabaki beharko duzu zein hezkuntza-ibilbide egin, zeren bi urteren buruan zer egin nahi duzun kontuan izan beharko duzu: Goi Mailako heziketa-zikloa, unibertsitateko ikasketak, ...
Erdi – Mailako Heziketa-Zikloa ikasi nahi baduzu, komeni zaizu jakitea eta hausnartzea zein prestakuntza lortuko duzun, zeinek erantzuten dion zure interes, ahalmen eta asmoei; non eta zein baldintzatan ikasten den eta abar.