1.- Zer dira eta zertarako balio dute?
Heziketa-zikloak ikasleak lanean jarduteko prestatzen ditu; ziklo horietan, ikasketak gehiago egokitzen dira lan-munduko eskaeretara eta azkarrago erantzuten zaie eskaera horiei.
Erdi Mailako Heziketa Zikloek, dagokien espezialitatean Teknikari titulua lortzeko aukera ematen dute. Lanbide‑familia bakoitzaren barruan, Erdi Mailako Heziketa Ziklo bat baino gehiago egon daiteke, titulu desberdinak lortzea ahalbidetzen dutenak.
Erdi Mailako Heziketa Zikloaren ondoren, zuzenean sar daiteke Goi Mailako Ziklo batera pasa, Hezkuntza Administrazioak dagozkion zehaztapenak finkatzen dituen bitartean LOMCE-ren ezarpenean.
Erdi Mailako Heziketa Ziklo batetik , lan-mundura ateratzen zara, egindako espezialitatean erdi-mailako teknikari lanpostua betetzera.
2.- Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera sartzeko baldintzak
Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera sartu ahal izateko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu Titulua lortu izana beharrezkoa da.
Oinarrizko Teknikari Tituloa lortu izana .
Bigarren Hezkuntzako titulua lortzen ez den kasuetan, ondoren adierazten diren eskakizunak bete beharko lirateke:
Berariazko prestakuntza-ikastaro bat edukitzea edo
Aukeratu den Ziklora sartzeko proba gainditzea
3.- Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera sartzeko kupoak
a) Plazen % 75: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu titulua.
%50 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua aurkeztu dutenak aurreko hiru naturaletan ikasketak amaitu dituztenak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu dutenak eta Oinarrizko graduko teknikari titulua dutenek).
%5 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza titulua Helduen Hezkuntzan (HHE) eskuratu dutenentzat.
%5 Ikasketak atzerrian egin eta eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat.
%15 Lanbide Heziketako oinarrizko teknikari titulua 2021-2022 ikasturtean edo lehenago lortuta dutenentzat.
b) Plazen % 15 berariazko prestakuntza ikastaro bat (%5) edo erdi edo goi-mailako heziketa zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenentzat edo unibertsitatera sartzeko proba gainditua (lehentasunezko urrenkera horretan).
c) Plazen % 10: Teknikari titulua dutenentzat (%5) eta goi teknikari titulua dutenentzat (%5), lehentasuna izango dutelarik lanbide-arlo bereko zikloetako tituludunak, ondoren beste lanbide-arlo batzuetako zikloetako tituludunak.
4.- Deskribapena
Lanbide Heziketa Lanbide Familietan antolatzen da; Lanbide Familia bakoitzak Oinarrizko Mailako, Erdi Mailako edota Goi Mailako Heziketa Ziklo desberdinak garatzen ditu.