Heziketa-Ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren % 5 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat
Erdi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:
a) Plazen % 65 DBHko edo irakaskuntza baliokide bateko graduatu-titulua dutela egiaztatzen dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:
a.1.- Plazen % 55 DBHko graduatu-titulua dutela egiaztatzen dutenentzat, honako lehentasun-hurrenkera honi jarraituz:
a.1.1.– Esleipen-prozedura honetako ikasturtearen aurreko bi ikasturteetako batean DBHko 4. maila gainditu duten pertsonak.
a.1.2.– DBHko gainerako tituludunak.
a.2.- Plazen % 5 DBHko titulua Helduen Hezkuntzan (HHE) eskuratu dutenentzat.
a.3.- Plazen % 5 ikasketak atzerrian egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke duten ikasleentzat.
b) Plazen % 20 OLHko titulua egiaztatzen dutenentzat.
c) Plazen % 15 honako sarbide edo talde hauei esleituko zaizkie, lehentasunen-hurrenkera honetan:
c.1.- Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu dituztenak. Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenek izango dute lehentasuna.
c.2.- Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko a) apartatuan ageri diren titulu edo irakaskuntza batzuk gainditu dituztenak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izan ezik).
c.3.- Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu dituzten pertsonak.
c.4.- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
c.5.- Beste sarbide batzuk.
a taldeko plazentzat, izango dute onarpen-prozesu honetan hautatzen den kurtsoaren aurreko bi ikasturteetako batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua aurkezten duten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonek.
Plaza nork lortzen duen eta nork ez mugatzeko, lehentasuna ezarri ondoren, eskatzaileak beren ikasketa-espedienteko notaren arabera ordenatuko dira.
b taldeko plazetarako, lehentasuna emango zaie egiaztatzen duten Oinarrizko LHko tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean I. kidetasuna dutenei. I. kidetasuna ez dutenen artean, lehentasuna esleitzen zaie egiaztatuta duten tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean II. kidetasuna dutenei. Kidetasunen zerrenda .
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.
c taldeko plazak lortzeko, lehentasuna dute c.I atalean daudenek, ondoren c.II atalean daudenek, gero c.III atalean daudenek eta horrela hurrenez hurren. c.I atalekoen artean, lehenago daude Erdi Mailarako sarrera-proba gainditu dutenak Goi Mailarako sarrera-proba gainditu dutenak baino.
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.