Heziketa-Ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren % 5 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.
Goi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:
%5 erreserbatua ezintasuna dutenentzat (>edo=%33)
%5 Goi-mailako kirolarientzat
Gainerako plazak betetzeko:
%80 Batxilergoko tituloa edo Lanbide Heziketako teknikari tituloa dutenentzat
%40 Batxilergoko graduatu tituloa dutenentzat lehentasuna izanik azken hiru urte naturaletan ikasketak amaitu dituztenak
%35 Batxilergoko tituloa dutenentzat lehentasunak Batxitik GMra
% 5 Atzerrian ikasketan egin eta eskuratutako titulazioa homologatzeke dutenentzat
%40 Teknikari tituloa dutenentzat (Erdi-maila) lehentasunak EMtik GMra.pdf
%15 berariazko prestakuntza-ikastaro bat (%7,5) edo sarbide proba gainditu dutenentzat (%7,5)
%5 Goi-mailako teknikari tituloa edo sartzeko titulazio baliokideren bat dutenentzat
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.