Goi mailako zikloak
ZENBAIT DATU OROKOR
Europako Goi Mailako Hezkuntza Espazioa ezartzearekin batera, Ziklo horietako moduluek beste kreditu-sistema bat izango dute, ECTS deritzana. Kreditu bakoitza 25 lan-ordu ingururi dagokio. Lan-ordu kopuru horren barruan eskola teorikoak, praktikak, ikasketa-orduak eta beste jarduera batzuk sartzen dira.
Ziklo guztiek 2000 orduko, bi ikasturteko, iraupena izango dute.
Titulua amaitzean proiektua egin beharko da.
Atzerriko egonaldiak zabaltzen ari dira.
Neurri horiekin guztiekin bizitza osoan zehar ikasi ahal izatea erraztuko da, eta ikasleen prestakuntza hobetuko da.
KONTUAN HARTZEKO BESTE ZENBAIT EZAUGARRI:
LOEren arabera zikloek izendapen berriak izango dituzte. 12-13 ikasturtean amaitzen zen LOE zikloen ezarpen epea.
4 deialdi egongo dira modulu bakoitza gainditzeko (orain arte 6 deialdi ziren).
Praktikak eta Proiektua egiteko 2 deialdi egongo dira.
1.go mailatik 2.mailara pasatzeko gehienez 2 modulu izan daitezke gainditu gabe.
SARRERA
Batxilergo tituluarekin zuzeneko sarrera GMHZ-etara.
Batxilergo titulurik gabe, lan esperientziarekin edo sarrera froga bidez sartzeko aukera.
GMHZetara ESKAINTZA ARRUNTEAN SARTU AHAL IZATEKO IRIZPIDEEN EGUTEGIA
Aurretik izena emateko data: ekaineko lehen astea
Izena emateko data: uztaileko lehen astea
Beste aukera bat:
18-19 urterekin, aukera dago Erdi mailako zikloa egin gabe, goi mailako sarrera froga prestatzea.
Prestakuntza horrek urtebeteko iraupena du.
Prestakuntza hori Donostian egiteko aukera dago (Zati orokorra + zati espezifikoa):
– Instituto Peñaflorida
– Instituto Mateo
MATRIKULA BATERATUA
Lanbide Heziketako edozein ziklotan matrikulatzeko:
Matrikula bakar bat.
Ikasleak nahi adina ziklo/ikastetxe jartzeko aukera du.
Lehentasunak markatu behar dira
Ez badago behar besteko posturik, onartzeko irizpideak ezarriko dira.