Derrigorrezko bigarren hezkuntzako 3. maila amaitzen ari zara une honetan, eta hezkuntza-asmoei buruzko erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituzu 4. mailari eta etorkizunari begira. Gune honetan informazioa eta aholkuak aurkituko dituzu zentzuz erabakitzeko.
Lehenengo eta behin, argitu beharko duzu DBH3 gaindituko duzun ala ez:
DBH3a gaindituko ez bazenu dituzun aukerak dira:
DBH 3a errepikatu
Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin (bi ikasturte)
DBH3a gaindituz gero:
DBH4 ondoren batxilergoa egin nahi baduzu.
Batxilergoa egiteko gogoa baduzu, hausnartu eta erabaki beharko duzu zein hezkuntza-ibilbide egin, zeren hiru urteren buruan zer egin nahi duzun kontuan izan beharko duzu: Goi Mailako heziketa-zikloa, unibertsitateko ikasketak, ...
DBH4 ondoren Erdi Mailako Lanbide Heziketako ziklo bat egin nahi baduzu.
Erdi – Mailako Heziketa-Zikloa ikasi nahi baduzu, komeni zaizu jakitea eta hausnartzea zein prestakuntza lortuko duzun, zeinek erantzuten dion zure interes, ahalmen eta asmoei; non eta zein baldintzatan ikasten den eta abar.