Orientazio akademikoa

Salbatore Mitxelena Ikastolako Orientazio Departamentuaren barruan, ikasleen orientazio akademikoak berebiziko garrantzia hartzen du.

Garai berriei egokituz, orain arte bildutako informazioa eguneraturik zuen guztion eskura jartzen dugu.

Era berean, zuen iritziak, komentarioak, zalantzak eta dena delakoak jasotzeko aukera ere izango dugu. Horrela elkarrekin etengabeko hobekuntzarako urratsak emateko bidea dugularik.

Baliagarria izango zaizuelakoan, atera etekina.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzaren amaierara ailegatzen ari zara, eta hezkuntza-asmoei buruzko erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituzu etorkizunari begira. Gune honetan informazioa eta aholkuak aurkituko dituzu zentzuz erabakitzeko.