Irakasleak atzerrian 23-24

FINLANDIA

Keuda  (Järvenpää )

Edurne Arriaga (Arreta eta Gizarteratze ziklokoetako irakaslea)

Eunate Bilbao (Gizarteratze zikloko irakaslea)

Iban Estefania (Arreta zikloko irakaslea)

ERASMUS FINLANDIA 23-24.pptx

Arreta eta Gizarteratze zikloetako irakasle taldeak, Urrian Finlandiara eginiko job shadowing mugikortasunaren inguruko aurkezpena daukagu ikusgai.

Lan itzela benetan!!!!!

DANIMARKA

EUC Syd (Sønderborg)

Iñigo López (Zuzendaria)

Endika Tena (Erasmus koordinatzaile eta Mekanizazio zikloko irakaslea)

Unai Clemente (Erasmus koordinatzaile eta Mekanizazio zikloko irakaslea)

Leire Gomez (Mantenu eta Mekatronika ziklokoetako irakaslea)

Sergio Porras (Mantenu zikloko irakaslea)

Mugikortasuna hiru egunetakoa izan da. Ekainaren 17an hasi eta ekainaren 21n amaitu zen eta helburu nagusia, EUC Syd zentroak Danimarka hegoaldeko Sønderborg, Aabenraa, Stubbæk eta Haderslev hirietan dituen ikastetxe ezberdinak ezagutzeaz gain, bertako irakasle-ikasleekin hartu emanak izan eta Zaraobe-EUC Syd zentroen arteko harremana sendotu eta lankidetza-esparruak ezartzea izan da.


Mugikortasunaren helburu orokorrak, Danimarkako hezkuntza sistemaren nondik norakoen berri izan eta EUC Syd zentroak dituen instalazio eta hezkuntza eskaintza ezagutu eta etorkizunean, gure ikastetxeko esparru industrialeko ikasleek bertako empresetan praktikaldiak egin edota formakuntza jasotzeko aukerak aztertzea izan dira


Helburuak bete direlakoan gaude. Hezkuntza sistema ezberdin bat ezagutzeko aukera izan dugu eta hurrengo urteetan, arlo industrialeko ikasle taldeekin formakuntza jasotzeko aukera zabaldu zaigu bertan dituzten instalazio eta makineria aurreratuak erabiliz.

Ondorioz, gaur egun Zaraobe-EUC Syd zentroen arteko harremana sendoagoa dela esan genezake.

Beste alde batetik, Danimarkako zenbait hiritan turismo pixkat egiteko denbora ere aprobetxatu dugu, herrialde alde honek dituen zenbait bazter zoragarri ezagutu ditugularik.