Azpimarratzekoa izan da Poloniako familiek eta institutuak egindako harrera ona. Ikasle aldaketa honen helburu nagusia demokraziaren ingurukoa lanketa eta aldaketa kulturala izan dira.
Bertara joan aurretik, talde kooperatibo bidez ikasleek Urduñako lan esparrua, Gernikako bonbardaketa, Espainiako trantsizio demokratikoa eta demokrazia garaien inguruko aurkezpenak prestatu zituzten eta bertan aurkeztu genituen.
Honez gain, bertako eskolako egunerokoan parte hartu genuen, klaseetara joanda, eta baita Cracovia eta Auschwitz bisitatu genituen. Sekula ahaztuko ez ditugun bisitak izan ziren, batez ere bigarren aipatutakoa. Han bizi izan zen ankerkeria ez errepikatzeko museo hau zaindu eta bizitzan behin bada ere bisitatu beharra dago. Museoan handik pasatutako judu, ijito… eta nazien etsaien ile sortak, maletak, zapatilak, literak eta abar aurkitu daitezke, baita hauetako askok bukatu zuten errausketa labeak ere.
Poloniarrak ekainak 4-11 artean etorriko dira Aiaraldera eta esku zabalik hartuko ditugu institutuan zein familietan.
Zaraobeko Lanbide Heziketako ikasleak 2019. urtera arte Meritum ikastetxean egon izan dira praktikaldiak egiten. Harreman hau berriro indartu dugu eta mekanizazioa ikasten dauden ikasleek praktikaldia Polonian egiteko aukera izango dute, baita hango ikasleek Aiaraldean egitekoa ere.
3. Poloniarrekin demokraziaren inguruan elkarlana
3 gai aukeratu
Beraiek beste 3 gai aukeratu
Ikasleekin bildu eta gaiak landu
Bertara joan eta proiektu kooperatiboen bidez, bertako ikasleekin nahastuta posterrak egin
Posterrak aurkeztu
4. Austzchwitzera egun pasa
5. Cracovia
7. Bidaiko beste argazki/bideo batzuk