VOLOS
Aitor Agirre (Ziklo koordinatzailea eta Mekanizazio oinarrizko lanbide heziketako irakaslea)
Ane Verela (Erasmus koordinatzaile eta Mekanizazio zikloko irakaslea)
Leire Gomez (Mantenu eta Mekatronika ziklokoetako irakaslea)
Zaraobe BHI ikastetxeko Lanbide Heziketako hiru irakaslek (Leire, Aitor eta Ane Miren) Erasmus+ programaren barruan job shadowing egonaldia egin dugu Grezian. Mugikortasun honen bidez, Voloseko Lanbide Heziketako ikastetxea ezagutzeko aukera izan dugu, irakaskuntza-metodologiak, antolaketa-sistemak eta ikasleekin erabiltzen diren praktika onak behatuz.
Esperientziak aukera eman digu ezagutzak eta ideiak partekatzeko, nazioarteko lankidetza indartzeko eta gure ikastetxean aplikatu daitezkeen berrikuntza pedagogikoak ezagutzeko. Gainera, etorkizunera begira proeikturen bat egiteko aukera aztertzeko aukera ere izan dugu Egonaldi hau oso aberasgarria izan da bai maila profesionalean bai pertsonalean, eta Europako hezkuntza-sareekin loturak sendotzeko balio izan du.