Kontaktatutako ikastetxea: Alexander Coppel (Solingen)
Kontaktatutako ikastetxea: Alexander Coppel Solingen
Proiektu berritzaileak: Erasmus + laguntzari esker Job shadowing egiteko aukera izan dugu. Oraingoan Alemaniako Solingen herriko Alexander Coppel Institutura joan dira Nerea eta Ibai ikastetxeko irakasleak. Mugimendu honen helburuak Alemaniako hezkuntza sistemari buruz gehiago jakitea eta etorkizun baterako ikasleen aldaketa bat egitea izan dira.
Etorkizuneko erronka: 2024ko urrian, bertako irakasleak etorriko dira gure ikastetxea. Hemengo hezkuntza sistema eta Euskal Herria ezagutuko dituzte astebetez. 2024-2025 ikasturtean gure ikasle eta Solingeneko ikasleen artean aldaketa bat egiten saiatuko gara. Ingelesaren hobekuntza eta kultura elkarbanaketa egitea izango da aldaketa honen helburua.