Ikastetxeak: IES Zaraobe BHI (Amurrio) - Lycée Ernest Ferroul (Lézignan)
Mugikortasun-datak: 2023/03/16 - 2023/03/22
Ikasleak: frantseseko ikasleak
Batxi 1: 7 ikasle
DBH4: 4 ikasle
DBH3: 2 ikasle
Irakasleak: Nerea Oribe - Maite Laburu
INFORMAZIOA
Zaraobe BHIko frantseseko 13 ikasle eta bi irakasle martxoaren 16tik 21era Lézignanera (Okzitania) joan gara, Erasmus+ proiektuaren bitartez. Lycée Ernest Ferrouleko ikasleekin proiektuaren helburuak landu ditugu, bertako ordutegi, ohitura eta espazioetara egokituz. Proiektuaren izenburuak dionez bezala, “Des voisins, si différents” (Auzokoak, hain desberdinak), gure ikasleek hango familietan bi herrialdeen arteko desberdinatsunak zeintzuk diren ikusteko aukera izan dute. Carcassonne eta Toulouse hiriak ezagutu ditugu, bertako gastronomia, eraikinen berezitasunak, historia eta beste hainbat bitxikerirekin batera. Zalantzarik gabe, guztiontzat esperientzia positiboa izan da eta bi ikastetxeen arteko harremanak sakondu dira.
ARGAZKIAK
BIDEOA