Ikastetxeak: IES Zaraobe BHI (Amurrio) - Lycée Maréchal Soult (Mazamet)
Mugikortasun-datak: 2022/04/04 - 2022/04/08
Ikasleak: frantseseko ikasleak
Batxi 1: 12 ikasle
Irakasleak: Nerea Oribe - Gorka Arriaga
INFORMAZIOA
AMURRIOTIK MAZAMETERA (OKZITANIA)
Apirilaren 4tik 8ra Zaraobe BHIko frantsesa egin duten ikasle batzuk Frantziara joan dira ERASMUS+ proiektuari esker. Bost egun eman dituzte Mazamet herrian, Okzitanian dagoena, eta Toulouse eta Carcassonne inguruetatik ere ibili dira. 12 ikasle eta bi irakasle dira proiektu honetan lan egiten egon direnak.
Helburua bidaia hau aprobetxatzea izan da eta Frantziako ikasleekin gai hauek lantzea: ingurumena, inklusibitatea, demokrazia eta teknologia berriak.
Proiektua kurtsoaren hasieratik martxan jarri da eta hilabetero hemengo eta hango ikaleek elkarrekin lan egin dute eTwinning plataforma erabilita. Egindako lanen artean, bideoak grabatu dituzte eta emailak elkarri bidali dizkiote.
Urte honetan Zaraobe institutuko ikasleek aukera izan dute Mazametera joateko Europar Batasuneko ERASMUS+ proiektuaren dirulaguntza jaso dutelako.
ARGAZKIAK
BIDEOA