ENGIM Lombardia (Bergamo)
Endika Tena (Mekanizazio zikloko irakaslea)
Unai Clemente (Mekanizazio zikloko irakaslea)
Mugikortasuna hiru egunetakoa izan da. Maiatzaren 29an hasi eta maiatzaren 31n amaitu zen eta helburu nagusia, Zaraobe-ENGIM zentroen arteko harremana sendotu eta lankidetza-esparruak ezartzea izan da.
Mugikortasunaren helburu orokorrak, Italiako hezkuntza sistema eta ikasgelan erabiltzen diren irakaskuntza eta ikaskuntza metodologiak ezagutzeaz gain, Erasmus programaren barruan bertako empresa batetan lanean ziharduten Aimar eta Miklel gure ikasleen praktikaldia itxi eta etorkizuneko praktiketarako ekintza plan bat ezartzea izan dira.
Egun horietan burutatuitako jarduerak:
- Neolt Factory lantegira bixita.
- ENGIM lanbide heziketako hainbat zentro bisitatu.
- Ikasgaietan parte hartu eta metodologia berriak ikasi.
- Etorkizuneko ikasleen mugikortasunerako ekintza plana finkatzeko bilera (ostatua, tutoreak, jarraipena, ardurak...).
- Turismo pixkat egiteko ere denbora izan dugu.
Helburuak bete direlakoan gaude. Hezkuntza eredu ezberdin bat ezagutzeko aukera izan dugu eta ondorengo ikasturtean ikasleen elkar-trukaketa egitea aurreikusten da.
Ondorioz, Zaraobe-ENGIM zentroen arteko harremana sendoagoa dela esan genezake eta ikasleak Italiako iparraldean praktikak egiteko aukera bermatuta dutela ere bai.
Guanghua School (Shangai)
Iñigo López (Zuzendariordea)
Zaraobe, gero eta hurbilago gero eta haratago ( Txina )
Orain dela urte batzuk Txinatik ikasle batzuen bisita jaso genuen. Hor harremanak hasita pandemia aurretik, Erasmus+ programa barruan beka bat eskatu genuen Txinara joateko eta bertako ikastetxeak bisitatzeko asmoarekin. Pandemia behin igarota aukerari heltzeko momentua orain etorri zaigu eta bertan gure irakasle bat izan da Maiatzeko azken astean.
Esperientzia oso positiboa izan da. Shangaiko Guanghua School-en gonbitea aprobetxatuz 5 egunetan 5 ikastetxe bisitatu ditugu. Bigarren hezkuntzako bi ikastetxe. Shanghai Pingle School eta Guanghua bera. Lanbide Heziketako bi Unibertsitate, Shanghai Publishing and Printing College eta Shanghai Zhoncqiao Vocational and Technical University. Bukatzeko, Goi mailako Unibertsitate bat, Sanda University.
Hezkuntza eredu oso ezberdin bat ezagutzeko eta aztertzeko aukera izan dugu, eta zergatik ez agian ikasleren bat bertara bidaltzeko aukera zabaldu ere…
Zaraobe, the closer we get,the farther we reach (China)
A few years ago we were visited by students from a High School in China. Following a series of contacts prior to the global Covid pandemic we applied for a grant under the Erasmus+ programme to visit several Chinese schools. Once the pandemic was over, it was time for one of our teachers to go to China. This happened the last week of last May.
The experience has been very positive. We took advantage of the invitation from Guanghua School in Shanghai to visit five schools in five days. Two high schools. Shanghai Pingle School and Guanghua School itself. Two vocational colleges, Shanghai Publishing and Printing College and Shanghai Zhoncqiao Vocational and Technical University. Finally, a Higher University, Sanda University.
We have had the opportunity to get to know and study another type of educational model, far from our standards, so why not open the way for some of our students to go to China?