Gure frantzeseko ikasleak mugikortasun programarekin Frantzian egonaldi bat egin dute.
Lézignan-Corbièreseko institututik harrera beroa eta alaia egin zieten lehenengo momentutik.
"Gure anfitrioien abegikortasunak eta adeitasunak etxean bezala sentiarazi gaituzte hasiera-hasieratik." Diotenez.
Carcassonne bisitatu zuten, historiaz eta xarmaz betetako Erdi Aroko hiri hau esploratzeko aukera izan zuten . Gure ikasleek egun zirraragarria eta aberasgarria pasatu zuten, esperientzia eta ikaskuntza berriekin betea.
Frantziako ikasleekin batera lan egin dute, bi hizkuntzetan elkarrizketak sortuz eta grabatzeko praktikatuz.
Kontsumo arduragabea, eskola-jazarpena, ingurumena, herritarrak eta hondamendi naturalak bezalako gai garrantzitsuak jorratu zituzten.
Ikasleen arteko lankidetza eredugarria izan da. Elkarri lagundu diote bi hizkuntzetan zuzen ahoskatzeko, eta horrek guztien arteko ikaskuntza indartu du.