Estralurtarrak gara, eguzki-sistematik oso urrun dagoen planetakoak. Pluton planetaraino heldu gara eta han base bat dugu. Hilabete batzuk daramatzagu esploratzaile moduan. Baina, gaur, gure mezu bat jaso dugu: Lurra planetara heldu behar dugu, beste base bat ezartzeko. Lurra heltzeko baldintzarik onenak zeintzuk diren aztertzeko agintzea jaso dugu. Gure misioak garrantzi handia du, gure ikerketaren emaitzak Basearen kideei bidali behar dizkiegulako.
1.- Lehendabizi gure planetatik lurra planetara zein den distantzia kalkulatuko dugu
2.-Bidetik, zein izar-objektuekin egingo dugu topo eta haien ezaugarriak ezagutu behar ditugu.
3. Lurraren sistema informatikoetan sartuko gara datuen bila. Lurraren mugimenduak aztertuko ditugu: zeintzuk dira, haien arteko desberdintasuna, mugimendu hauen eragina denboraren neurketan, denbora-unitateak, puntu kardinalak, gauen eta egunen iraupena eta urtaroak.
4.-Lurperatzeko puntu geografiko egokiena emateko, paraleloak-meridianoak eta Latitude-longitudearen kontzeptuak azaldu behar ditugu ere bai.
1.- Gure planeta Andromeda galaxian dago. Unibertsoko eskalen simulazio honetan sartuko gara eta hasierako pantailatik eskala zabaltzen hasiko gara pixkanaka, pixkanaka, Eguzki-sistema, Pluton eta Lurra planetara heldu arte. Distantziak hartzen joango gara eta hurrengo taula idatziko ditugu:
2.- Animazioan, kilometroa baino neurri handiagoak agertu dira.
Megametroa, gigametroak, terametroa, petametroa, exametroa, zetametroa eta yottametroa metrotik gorako unitateak dira. Luzera neurri hauetan, oso txikietan bezala, hainbeste zero ez idazteko, 10en potentziadun notazio zientifikoa erabiltzen da. Menperatzeko, hurrengo web-helbideetan aukera dugu: Notación científica Educaplus y Notación científica ThatQuiz
Sistema metriko hamartarrarenak ez diren neurri berezi batzuk ere ikusi ditugu: Urtea-argia eta Parsec. Definizioa web-helbide honetan bilatu eta idatzi egiten dugu. Orain oso distantzia handiak kalkulatzeko gai gara, artetiarrak lurtarrengandik bereizten gaituena bezalakoak.
Ondoren, honako kalkulu hauek egingo ditugu:
3.- Eguzki-sistemari buruzko animazio hau ikusiko dugu, eta datu horiek taula honetan idatziko ditugu: diametroa eta eguzkiraino distantzia.
4.- Distantzia oso handiak direnez, ideia bat egiteko, mapa ezagun batean kokatuko ditugu. Baina lehenago, eskala honekin murriztu egingo ditugu diametroarentzat: 1 cm = 10.000 km; eta beste hau distantziarentzat: 1cm = 1.000.000 Km. Eskala hauek aurreko taulan ere islatzen ditugu.
Google Maps irekiko dugu eta gure hirian zein distantziatara egongo ziren eguzki sistemako planetak neurtuko dugu.
5.-Lurreko sistema informatikoetan sartzen gara, planetaren mugimenduak aztertzeko. Web-helbideak: ikasgune, lurraren mugimenduak / La tierra en el espacio
Hurrengo informazioa lortu behar dugu, gure txostenean jartzeko:
6.-Orain ilargiari erreparatzen diogu. Web-helbide honetan informazioa bildu ondoren, gure basera irudi honen bitartez adieraziko dugu:
7.- Lurreko leku bat aurkitzeko lurtarrek paraleloen eta meridianoen sistema bat dute. Euskomedia web-orrian definizioa dugu. Lauki-sistema horretatik abiatuta, gradu, minutu eta segundoetan neurtzen diren koordenatu-sistemak ezartzen dira:
Jolastuz praktikatuko gara. Bikoteka jarrita, bikotekide bakoitzak asmatu behar du zein kontinentetan dagoen bestea, ematen zaizkion koordenaden bitartez:
Lurrean, meridiano eta paraleloen sistema hau aprobetxatuz neurtzen dute denbora. Esfera 24 gunetan banatu dute, elkarrengandik 15º-ra. Eguzkiak ordubete behar du gune bakoitza zeharkatzeko eta, honela, meridianoaren 15º bakoitza ordubete beranduago da, beti planetaren errotazio zentzuan, mendebaldetik ekialdera. Gehiago jakiteko, Euskomedia web-orrian ere ondo azalduta dago.