Ilargiaren behaketa

Ilargia, ziurrenik, zeruko gorputzik ezagunena da: haurtzarotik haurrek behatzen dute eta ipuinetako eta abestietako protagonista da. Jarduera honetan behaketa sinple baina sistematiko bat planteatzen dugu ilargiaren faseen sekuentzia ondorioztatzeko eta ilargiaren egutegia egiteko.

Jatorria (gaztelaniaz) : Observemos la luna (CSIC)

Ilargia egunero behatuko dugu hilabete osos batez, behaketa-taulan zein fasetan ikusten den idatziz, behaketaren eguna (E) eta ordua (O). Arrazoiren batengatik (euria, hodeiak...) ezin badugu behaketa egin, idazten dugu era bai.

Komeni da ilargi betearen edo ilgora-gelaren lehen behaketak bat etortzea, behaketak ordu "ohikoagoetan" izan daitezkeenean. Garrantzitsua da, egunero argiztatzen den Ilargiaren sektoreari erreparatzeaz gain, zeruertzean duen kokapen erlatiboan arreta jartzea eta marrazkian islatzea.

Behin behaketa eta horma-irudi guztiak amaituta, hainbat alderdi azter ditzakegu eta ondorioak atera:

  • Zenbat irauten du ilargi-ziklo batek?
  • Behaketen orduak aldatu egiten dira zikloan zehar? Nola?
  • Zein izango dira behaketa-ordu onenak fase bakoitzean?

Ilargi-faseen poster bat egin dezakezu Oreo gailetekin

Edo eredu mugikor bat hurrengo txantiloiak erabiliz: Móvil de las fases lunares

Deskargatzeko dokumentua

Ilargiaren behaketa