Jausi atmosferikoa

2012ko urriaren 14an Felix Baumgartner austriarra 39-068 metroko altueran jaurti zen estratosferatik. Honela, jauziko jauziaren errekorra hautsi zuen puntu altuenetik erorketa librean, eta globoan tripulatutako hegaldiarena. Errekor hau gaindituta dago dagoeneko. Bideoa.

Imajina dezagun Nazioarteko Espazio Estazioan gaudela eta, dron batekin lagunduta, jaurtiketa bat lurrazaleraino egin dezakegula, atmosferako geruzak zeharkatuz. Gure bidai honen aurkezpen bat egin nahi dugu Euskal Telebistan, hartutako informazio guztiarekin. Horretarako, lehendabizi, dronak eman dizkigun datuak aztertu eta ordenatuko ditugu txosten batean, eta gero diapositiben aurkezpen bat garatuko dugu.

1.- Drona geruza atmosferiko guztietatik pasatu da eta informazio hau bidali digu: atmosferaren geruzak

Gure txostenarekin batera, markapagina bat egingo dugu geruzak, distantziak, tenperaturak eta presioak adierazteko..

2.- Estratosferatik pasatzerakoan, dronak ozono-kontzentrazio (O3) handia detektatu du, ozono-geruza. Geruza horretan, izpi ultramoreek ozono-molekulekin talka egiten dute eta ez dira Lurrera iristen. Baina, ozono- geruza arriskuan dagoela ere agerian jarri du, zulotuta dagoelako.

Zer da ozono-geruzaren zuloa?, non dago?, zergatik sortu da?, noiztik dakigu?, ze ondorioak dakartza?, gizakiengan gaixotasunak sortu ahal ditu? babesteko nazioarteko akordioak daude?

Guzti hau web-orri honetan aztertuko dugu eta gure txostenari informazio gaineratuko dugu.

Hona hemen bideo lagungarri bat

3.- Troposfera heltzerakoan, Lurraren gainazalarekin kontaktuan dagoen lurreko atmosferaren geruza, konturatu gara izaki bizidunengan eragina duten fenomeno meteorologiko guztiak han gertatzen direla, hala nola, haizeak, euriak eta elurrak. Gainera, oxigeno eta ur-lurrun gehienak biltzen ditu. Bereziki, geruza honek planetaren erregulatzaile termiko bat bezala jokatzen du. Izaki bizidunentzat berebiziko garrantzia duen arren, kutsadura handia nabarmendu du gure dronak.

-Hona hemen bi bideo informatzaile, zure txostena eta aurkezpena aurrera eramateko.Atmosferaren kutsadura / Klima aldaketa eta berotegi efektuaTxostenean zera azaldu behar dugu:

  • Troposferaren kutsatzaileak zeintzuk dira
  • Zer da berotegi efektua eta beren ondorioak
  • Klima aldaketa zer da eta beren ondorioak
  • Zer nolako gaixotasunak sortzen dituzte
  • Zer egin dezakegu guzti honen kontra jotzeko
  • Bilatu Interneten irudi edo argazki aproposak

-Ikusi ondorengo mapa eta ordenatu taula batean Herrialde handienetik txikienera arteko isurketak.

-Adibide bat jarri behar dugu gure aurkepenean, publikoari inpaktatzeko. Hurrengo bideoan adibide polita dugu, ikusi eta laburpen bat egin. Bilatu mapa interaktibo honetan nola geratuko ote den zure herria itsatsoren maila igotzen den heinean.

4.- Atmosferaren arazoak hobeto ulertzeko, esperimentu bi egingo ditugu. Hurrengo bideoetan esperimentuak egiteko prozedura azaltzen da:

Egin esperimentuak, atera argazkiak eta txostenari gehitu.

5.- Txostena borobiltzeko, gure iritzi pertsonala ematea beharrezko da.



DESKARGATZEKO PROPOSAMENA

Jausi atmosferikoa