Harriz harri gure herrian

Arrokak eta mineralak egunero zapaltzen eta ikusten ditugu, kasu handirik egin gabe, paisaietan, lurzoruan, …baita gure herrian ere! Ikertuko ditugu?

Gure herriko kaleetako atariak, hormak, lurzoruak, materia mineralaz eginda daude eta, orain, gure ikerketa esparru bihurtuko da. Arroka batzuetan fosilak ere ikusi ahal dira.

Kalera atera baino lehen, etxean, arroka mota desberdinak eta fosil batzuk identifikatzen ikasiko dugu: igneoak, metamorfikoak eta sedimentarioak .

Gero, paseo bat aprobetxatzen, gurekin koadernoa, sakelako telefonoa eta arrokak sailkatzeko gakoak eramango ditugu. Bakoitzak bere auzoa behatuko du. Identifikatzen dituen arrokei argazki bat aterako dio eta mapan lokalizatuko du. Gutxienez, hiru mota desberdinetako arroka.

Behin etxean berriro, ikerketaren emaitzak osotuko dugu, identifikatutako arrokei buruako informazioa Interneten bilatzen. Emaitzak diapositibetan islatuko dugu. Diapositiba bakoitzean zera jarriko dugu: arroka bat, bere izena, argazkia, aurkitu dugun tokia, fosilak dituen ala ez eta bilatutako ezaugarri edo bitxikeria batzuk (erabilera, jatorria…)

Guztion arteko emaitzekin, gure herriko “arroka-gida” garatuko dugu.

1.- Arrokei buruzko informazioa eskuratzeko, hurrengo diapositiben aurkezpenak arretaz irakurri eta galdetegiari erantzun:

Geobizirik: Bilboko arroka eta fosilak

arroken mundua
  • Zer da geosfera?

  • Zein da arroken eta mineralen arteko desberdintasuna?

  • Arrokak sailkatzeko, zein irizpide jarraitzen da?

  • Zer esan nahi du “arrokek ziklo bat dutela”?

  • Zein arroketan aurki ditzakegu fosilak?

  • Bete hurrengo koadroa:

2- Kalera ateratzeko prest zaude. Ez ahaztu zure ikerketako tresnak: mugikorra kamararekin, koadernoa eta hurrengo arrokak eta fosilak sailkatzeko gakoak: Gakoak

Arroka bat identifikatzen duzun bakoitzean, idatzi zure koadernoan zein mota den eta non dagoen. Halaber, atera argazki bat edo batzuk

Lagungarrai izango da ere, fosilak non aurkitu jakitea, ez da?

Xabier Murelagak hurrengo bideoan erakusten digu: Ibilbide geologikoak

3.-Etxean berriro, ireki diapositibak egiteko programa on line eta hasi zure emaitzak islatzen. Diapositiba bakoitzean arroka baten informazioa idatziko duzu, gutxienez, hiru arroka. Ez ahaztu zure diapositibetan izena jartzea, zure ikaskidee guztiekin partekatuko dituzulako, hau da, aurkezpena denon artean egingo da eta, behin guztien diapositibak garaturik, gure “herrikko arroken gida” bat atera dezakegu.

  1. Lehendabizi, bila ezazu zure arroken informazioa Interneten: erabilera, jatorria, anekdota bat…

  2. Orain, bete diapositiba zure emaitzekin eta informazio osagarria honekin: arrokaren izena, argazkia, aurkitu dugun tokia, fosilak dituen ala ez eta bilatutako ezaugarri edo bitxikeria batzuk. Eta zure izena!

Hona hemen adibide bat: Kareharri gorria

4.- Azkenean, aukeratu zure ikaskide bateko hiru diapositiba eta, zerbait txarto eginda dagoela pentsatzen baduzu, luzatu zure iritzia posta elektronikoaren bidez.

auzoko arrokak fitxa

DESKARGATZEKO PROPOSAMEN OSOA

Harriz harri gure herrian