Gako dikotomikoaren bidez, izaki bizidun bat hartuta, bi aukeren artean (dikotomia) bakar batean sailkatzen joaten gara, bakoitzak beste dikotomiara eramaten gaituzte, eta honela, pista jolas bezala, sailkatzera heltzen gara. Esteka honetan adibide bat duzu: animalien gako dikotomikoa (Txanela) eta honetan benetako gako bat: Euskal Herriko landareak.
Gako dikotomikoaren simulazio erraza egingo dugu botoi multzo batekin.
Materialak:
Prozedura:
1. Gako dikotomiko bat eraikitzeko, irizpide batzuk finkatu behar ditugu, hala nola, forma, kolorea, tamaina...Aukeratu batzuk eta zerrendatu.
2.Pentsatu, zure ustez, zein izango liratekeen irizpide orokorragoa eta sailkatu botoiak irizpide honen arabera, bi multzo egiten.
3. Multzo bakoitzean, beste irizpide bat aplikatu, beste bi multzotan banatu.
4. Jarraitu honela botoi guztiak banan banan izan arte. Botoi batzuk berdinak badira, multzo berean egon behar, noski.
Orain, aditua zarenez, beste gako dikotomiko batekin ausartu ahal duzu, adibidez, sukaldeko tresneriarekin edo hostoekin. Nahi baduzu, erabili baliabide digital bat, hala nola, diapositibak (adibidea, Aiza Martínez ikaslenak: Hostoen gakoa).
Errepasatu sailkapen zientifikoa hurrengo interaktiboekin: Elkar: Animalien sailkapena, Clasificación vegetal (Real Jardín Botánico Madrid).
Burutu hegaztien gako dikotomikoa, hurrengo txantiloia erabiltzen: Clave de aves (IES La Madraza). Gero, hurrengo bideoa ikusita, saia zaitez hegaztia sailkatzen SEO Birdlife gako bisualaren bidez.