Esku garbiak eta estulka kontrolatuta

Komunikabideak behin eta berriro zabaltzen dute birusaren kutsatzea saihesteko neurri egokienak, eskuak ondo eta sarri garbitu, ziurtasun-distantzia mantendu eta eztulka egiterakoan kontuz ibiltzeko direla. Zergatik dira hain eraginkorrak? Etxean bertan egin ditzakegun bi esperimenturekin konprobatu ahal dugu.

Gaztelaniaz: Manos limpias y estornudos controlados

1. ESPERIMENTUA: EZTULKA EGIN

Lehendabizi ikusi hurrengo simulazioa: eztulka eta mukizapia

Hemen ikusten da nola pertsona batek eztulka egiten duen bi modutan, aho librez eta eskuaz estaltzen. Eta, mukizapi bat erabiliko balu?

Zein da zure hipotesia? Idatzi txostenean

Materialak:

  • Eztulka egiteko "lurraratzeko pista". Egunkari zaharrak hartu eta gela bateko zoruan jarri, oso zabalduta, pista bezala.
  • Eztulka-ontzia. Edozein lainoztagailuko flaskoa, koloniakoa, garbiketa-langargailua.
  • Zinta metrikoa
  • Errotulkia / boligrafoa
  • Mukizapiak
  • Ura

Prozedura:

  1. Eztulka egiteko "lurraratzeko pista" prest egonda, eztulkan botatzen diren tantak (birusak) lainoztagailua bidez simulatuko duzu.

2. Egunkari-paperezko pista honetan, errotulkiz edo boligrafoz, marraztu borobil batzuk . Borobil hauek "pertsonak" izango dira.

3. Lainoztagailua uraz beteta, egin sakatze bakar bat. Neurtu ura noraino heltzen den distantzia eta zabalera, zinta metrikoa erabiliz. Era berean, zenbat pertona "kutsatu" dituzu. Idatzi datuak taulan. Errepikatu bi sakatzerekin eta hiru sakatzerekin.

4. Orain, aurreko prozesua errepikatu behar duzu, baina lehendabizi zure eskua lainoztagailua estaltzen eta, bigarrenean, mukizapiekin estaltzen. Idatzi neurketa guztiak zure taulan

Esperimentua egin ondoren eta emaitzak ikusita, ondorioak atera behar dituzu. Laguntzeko, galdera batzuk planteatzen dizugu

  • Hipotesia bete da?
  • Zein izan dira distantzia maximoak eta minimoak?
  • Zer da garrantzitsuena?, distantzia?, mukizapien egitura?, eztulkaren potentzia?, pertsonen arteko distantzia mantentzea?
  • Zein da, zure ustez, distantzia minimoa pertsonen artean estulkaz ez kutsatzeko?

2. ESPERIMENTUA: nola hiltzen du xaboiak SARS-COV-2 birusa?

Inoiz galdetu al duzu zergatik garbitzen ditugun eskuak urez eta xaboiz, bakterioak eta birusak ezabatzeko? Eskuetako higiene ona bereziki garrantzitsua da birus agerraldietan, COVID-19 pandemian, esaterako! Gaixotasunak Kontrolatzeko Zentroaren gomendioen arabera, gutxienez 20 segundoz garbitu behar dituzte eskuak urarekin eta xaboiarekin. Baina, nola hiltzen du xaboiak SARS-COV-2 birusa?

Eredu batekin ikertuko dugu.

zergatik eskuak xaboiekin garbitzeak garrantzia handi du?

Zein da zure hipotesia? Idatzi txostenean

Materialak:

  • Esku-krema (eskuak zikinen simulazioa)
  • Piper-hautsa (birusa simulatzen du)
  • Xaboia eta ura
  • Paper zuria

Prozedura:

  1. Esperimentua egiteko paper zuri bat prestatu behar duzu. Folio batek balio du.

2. Igurtzi eskuak krema ugarirekin eta jarri piper-hautsaren gainean ondo itsatsita geratu arte. Piper-hautsak birusa simulatzen du

3. Kokatu zure eskua paper gainean ondo markatu arte

4. Orain zoaz komunera eta garbitu eskuak ur hotzarekin, segundu batzuk. Koaktu eskua honela garbituta paper gainean, beste aztarnaren ondoan

5. Errepikatu prozesu bera eskuak ura beroarekin garbitzen eta ura beroarekin eta xaboiarekin garbitzen. Ez ahaztu zure eskuen marka paperean jartzea.

6. Ahal baduzu, esperimentuaren esku-markei argazki bat atera. Bestela, marrazki bat egin.

7. Atera ondorioak. Hipotesia bete da?

  • Zein izan “birus” gehiago kendu dituen metodoa?, eta gutxiago? zergatik? egin zerrenda bat
  • Zerk du garrantzi gehiago, zikintasuna edo garbitzeko denbora?
  • Koronabirusen transmisioa kontutan hartuta, zein momentutan edo egoeretan garbitu behar ditugu eskuak?

Deskargatzeko dokumentua

Esku garbiak eta estulka kontrolatuta