Euskadiko geodibertsitatea

Euskadiko paisaiak zoragarriak dira, mendiak, lautadak, hondartzak. Erronka honetan bistan geratzen diren paisaien jatorria aztertuko dugu, hurrengo ibilbidea jarraitzen:

1.- Paisai bat begiratzen dugunean, zer ikusten dugu?

2.-Paisai desberdinak eratzeko eragile geologikoak

3.-Euskadiko geodibertsitatea ezagutu dugu, bere GIL (Geologia Interesdun Lekuak) garrantzitzuenetatik bidaiatzen

4.-Informazio guztiarekin, gure gustoko paisaiak aukeratuz gero, irudi interaktiboa garatuko dugu. Irudian, noski, ikasitako kontzeptu geologikoak aipatu beharra daukagu

1.Paisaiak aztertzen.

Paisai baten aurrean gaudenean, kanpoko ezaugarriak besterik ez ditugu ikusten, gure gustokoa den ala ez pentsatzen, sentsazioa barnean gordetzen. Baina, paisaiek bere kalitatea-gradu bat ere badute, ez da gauza bera paisaia erabat kutsatu bat edo paisaia bukoliko eta landatar bat .

Paisai baten kalitatea hainbat faktoreen menpe dago. Jarduera honetan, paisaiaren ulermenari lehenengo hurbilketa egingo diogu.

Hona hemen Euskadiko paisai batzuk. Hurrengo txantiloia erabiliko dugu aztertzeko.

  • Paisaia horietan eragiten duen klima nolakoa den irudikatzeko gai al gara?
  • Nola sortu ahal izan da? Zer faktorek eragin dute gehien: haizeak, urak, tenperaturak, izaki bizidunek, giza ekintzak...?
  •  Paisaia hori eragin duten prozesu geologikoei buruz zerbait esan al dezakegu? Zein izan da bilakaera?
  • Ondoriozta al dezakegu paisaia nabarmen aldatu duen giza ekintzaren eraginik? Inpakturik edo kutsatzailerik?

2.- Paisaien jatorria: kanpoko eragileak

Lehendabizi, hurrengo bideoak eta diapositibak ikusiko ditugu:

Orain bilatu Interneten munduko edo Euskadiko paisaen argazkiak, haien jatorri geologikoa identifikatzen:

3.- Euskadiko geodibertsitatea

Gaur egun, geologi-materialen interesa ez da bakarrik ekonomikoa edo artistikoak, kulturala eta zientifikoa ere baizik. "GEODIBERTSITATEA" z hitz egiten dugu, alde batetik, gure paisai geologikoek patrimonioa kulturalean parte hartzen dute eta interes turistikoa izan dezakete, beste aldetik, interes zientifikoa handia dute, haien bitartez lurraren historia aztertu ahal dugulako.

Euskadiko Geodibertsitatea aztertuko dugu eta horma-irudi kooperatibo bat garatuko dugu, gure azken irudi interaktiboan kokatzeko.

Ghinkana moduan egingo dugu, QR kodeak erabiltzen. Ginkana honetan fitxak eta Euskadi mapa beteko ditugu, geologia interesdun lekuei buruzko informazioarekin (GIL). Horretarako, QR-ren bidez estekatuta dauden bideoak ikusi eta gero, Internetera joko dugu informazioaren bila. Behin aurkituta maparen gainean jarriko dugu.

Ghinkanaren esteka: Euskadiko GIL

Euskadiko GIL

4.- Gure irudi interaktiboak

Gure irudi interaktiboa egiteko ordua heldu da. Nahi ditugun aplikazio digitalak aukera ditzakegu, baina hurrengoak gomendagarria dira, erabiltzeko Google kontuarekin nahiko delako: picktochart edo Thinglink

Hurrengo estekan adibide sinple batzuk ditugu: Landforms / Grand Canyon

Gureak, ikasitako kontzeptu geologikoak izan behar dituzte. Irudien gaienean, testu informazioa, bideo bat, estekak edo beste elementu multimedia batzuk linkatu ahal ditugu.

PROPOSAMEN OSOA

Euskadiko geodibertsitatea