XIRRIKITUTIK

Ongi etorri Zarautzeko herrian zehar egingo dugun ibilbide honetara!

DBHko 1. mailari begira, Zarauzko egoera soziolinguistikoaren azterketarako tresna duzue hau. Herriaren historia eguneratzearekin batera, Zarautz herriaren eta euskararen arteko harremanak eta uztarriak aztertuko ditugu, zenbait adibide lekuko, herriko xirrikituetatik abiatuta

Erronka gisa, ikasleekin HERRIAN ZEHAR IBILBIDE GIDATU BAT egitea proposatzen dizuegu. Horretarako, irakasle eta eskola bakoitzak bere lehentasunetara egokitu behar du eskaintza. Hau da, ibilbidea desberdina izan daiteke ikastetxearen edo irakaslearen arabera. 

Girotzen hasteko, hona hemen Angel Illarramendi zarauztarrak egindako Zarautz obertura:

IRAKASLEARENTZAKO GIDA

Sarrera orria (Xirrikitutik).docx

IKASGAIAK. Gorputz hezkuntza, euskara, natur zientziak, gizarte eta tutoretza.