NATUR ZIENTZIAK

1. NATURGUNEAK: ITSASOA ETA LURRA

Pentsatuko duzuen moduan, itsasoarekin lotura zuzena izan du Zarautzek urteetan zehar, eta oraindik ere hala du. Eta itsasoak lurra jotzen du kostaldean. Itsasoaz, lurraz eta bien arteko loturak eman duenaz ariko gara atal honetan.


Drone air tour in Zarautz.mp4

2. ITSASOA NATURGUNE

Zarauzko hondartzak 2.500 metro ditu luzeran, eta urre koloreko harea xehea. Ondoan, itsas pasealeku ederra du. Zarauzko hondartzan olatu handiak sortzen dira, eta horrek mundu osoko surflariak erakartzen ditu. Surflarien harrobi onenetakoa da Europa mailan. 

ARIKETA. Idazlan txiki bat (10-15 lerro). 

Literaturaren txokoa  

Tresak eta kordelak liburutik.

"Asko gustatzen zait Kanale ingurua. Bakartia delako. Mendia eta itsasoa elkartzen direlako bertan labar basatia sortuz. Haraxe biltzen direlako  kaioak. Kainabera hartu eta oso toki aproposa delako sarboen-eta arrantzarako. Marea oso behe denean eta itsasoa bare-bare, bertara joaten naizelako lanpernetara. 

Naturak marra bat goldetu du bertan, zuzen eta mehea, hondaratzaren muga izan dadin: erreka. Hutsaren hurrengoa bada ere ur txirrio apala, harro dago, behin hondartzan, ibilgo berriak trazatzen ditu-eta, marealdi bakoitzean, itsasoraino. Hondartza handi baten muga izateaz dago harro erreka hain txikia. 

Errekaren beste aldean, berriz, arroka hasten da, lehorrak itsasoari kontrajartzen dion harrizko erronka".

3. INURRITZAKO BIOTOPOA

Itsasoak padurak eta naturgune bereziak sortzen ditu kostaldean eta gure herrian badaukagu oso garrantzitsua:  INURRITZA BIOTOPOA 

3. ZARAUZKO  HEZEGUNEAK

ARIKETA. Tertuliatxoa: 

ITSASOAREN INDARRA

Itsasoak ez du beti hondartza eta lasaitasuna  esan nahi, bere aurpegirik bortitz eta oldarkorrena ere erakusten du tarteka. Zarauztarrok badakigu itsasoaren indarraren berri.  

Itsasaldia Zarautzen.mp4

4. ERAZTUN BERDE URDINA

Eraztun Berde Urdina Zarautz inguratzen duen eta hainbat  interesgune  biltzen dituen ibilbidea da. Biodibertsitatea eta balio handiko naturguneak kontserbatzea eta berreskuratzea du helburu, zarauztarrei zein bisitariei naturaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera eskainiz. Udalerria inguratzen duen 11,7 kilometroko ibilbideak osatzen du eta hainbat interesgune lotzen ditu, besteak beste, Iñurritzako biotopoa; Asti-Iritako hezeguneak; Tejeriako haltzadia; Igerain eta Mutxio parkeak; eta Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea osatzen duten Zingira basoa, Santa Barbara, Vista Alegreko parkea, hondartza eta bere ingurunea.

Hiru ordu eta erdiko ibilbidea oinezkoentzat egokituta dago eta familian, lagunartean edota bakarrik paraje ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du. Tarte batzuk bizikletaz egin daitezke, betiere, lehentasuna daukate oinezkoak. Ibilbide luzeaz gain, ibilbide laburragoak ere egin daitezke.


Eraztun berde Urdina - Zarautz.mp4
EBU foiletoa.pdf

5. NATURAK ZER ZERIKUSI IZAN DEZAKE EUSKARAREKIN?

Bakarren bati bi gaiek lotura handirik ez daukatela irudituko zaio agian.  Baina begirada sakonago luzatuz gero, loturak erraz topatzen dira. Nadia Erostarbe surflariak ederki asko azaltzen digu bi gaien arteko lotura.

1.- Zer da hizkuntzarekiko jokabide jasangarria izatea.mp4