AURREZAGUTZA

AURREZAGUTZAK AKTIBATZEN

ZARAUTZ

Urola kostako udalerria da, eskualdeko handiena. Aspaldikoa da turismoaren garrantzia herrian (gutxienez azken 150 urtetakoa), eta azken hamarkadetan igoera demografiko handia izan du. Hala ere, ondo eutsi dio euskarari, gizarteko askotariko eraginei aurre eginda. 

Euskara da zarauztarren berezko hizkuntza, eta nortasunaren adierazgarri nagusia. Zarauztarren % 74,14 euskalduna da (eta % 85,11 euskaraz ulertzeko gai da), eta euskaraz bizi da nagusiki. 

Euskarari eutsi diogu, mendez mende, urtez urte, hizkuntzaren eta kulturaren aldeko atxikimendua eta zaintza bizirik egon delako. Bide horretatik segika, gastronomia edota ondarea zaintzen ditugun moduan, hizkuntza ere zaindu egin nahi dugu. Hala ere, ondarea zaintzeko ezagutu egin behar den moduan, hizkuntza ere aurretik ezagutu egin behar da eta hori izango da xirrikitu honen helburu nagusia. 

Goazen, bada, zirrikitutik argi bila! 

 


Iñaki Eizmendi Manterola "Basarri" (1913-1999) zarauztar bertsolari handia izan zen, eta bertso famatu honen bitartez Zarautzekiko maitemina adierazi zuen

Zarautz kutunari kantu agurra

           Ene Zarautz maite                  

 Nere amets laguna

 Kantuz datorkizu

 Hainbat maite zaituna.

 Hain zera kutuna

 Garbi ta txukuna

 Gure alaitasuna...

 Lore usaiduna

 Indar daukazuna

 Parerik ez dezuna!


Zeure zaindaritzat

daukazu "Talai-Mendi",

 bestetik "Pagota"

 otoizka goi Jaunari.

 "Barbara-n" gain hori,

 Torre Eiffel dirudi

 bi pausora Getari...

 Itsasoko begi

 hor dezu Mollarri

 guzion txoragarri!”


Bertso sorta osoa jatorrizko doinuan.

BADA ZARAUZTARTASUNA UMOREZ BIZI DUENIK ERE... 

                                                                          ... ZUENTZAT, ZER DA ZARAUZTAR IZATEA?

Saustar saustarrak (Zarauztar Zarauztarrak).mp4