BALIABIDE OSAGARRIAK

BALIABIDE OSAGARRIAK

MEFFST! MUSIKA ERREBOLTA FEMINISTA

Mugimendu Feministan eta punkeko zein hardcoreko kontzertuetan ibiltzen ziren hainbat neskaren ekimenez, MEFSST! Musika Errebolta

Feminista jaialdia egin zuten 2013an Putzuzulo gaztetxean lehen aldiz. Haserre zeuden, inguruan ikusten zituzten hainbat ekimenekin haserre. Eta nazkatuta, oholtzetan emakumeek zuten presentzia urriarekin eta ikuspegi feministaren faltarekin.

Baina ilusioak batu zituen: Pottors ta klito neskez osatutako rock-talde feminista jaio berria zen Zarautzen, eta Putzuzulon gero eta emakume gehiago ikusten ziren, urteroko Bersiyo gauean. Garai hartan Zuloak dokumentala kaleratu zen, eta ez zeuden batere ados ekimen hark ordezkatu nahi zuen horrekin, ezta Euskal Herriko musika-eszenaz ematen zuen irudiarekin ere. Beste imajinario batzuk sortzeko eta ahalduntze-prozesuak abiatzeko lanean hasi ziren . Ahalduntzea zen euren erronketako bat; izan ere, musika-estilo hauetan hain emakume gutxi zergatik zegoen galdetzen zioten euren buruari.

Emakumeen parte-hartzea sendotu nahi zuten, ez bakarrik oholtzan, baizik eta musikaren inguruko espazio eta funtzio guztietan. Halaber, feminismoaz busti nahi zuten eszena, punk-eta hardcore-eszenak oraindik ez baitzuen ikuspegi feminista inondik inora barneratuta Euskal Herrian, ustez oso apurtzaile eta politiko izanik ere. Iraultza egiteko jaioak ziren musika-estiloetan emakumeen presentzia oso txikia zen oraindik, eta gailentzen ziren ereduak gizontasunari oso lotuak ikusten zituzten.

Do It Yourself edo zuk zeuk egin filosofia izan zuten oinarri hasieratik. Helburu horiek betetzen hasteko, jaialdi bat antolatu zuten: bideo-proiekzio zenbait, hausnartzeko asanblada, jam sessionak eta kontzertuak. Arrakasta itzela izan zuten, eta horrelako espazio seguruen eta gozamenerako espazio feministen behar handia zegoela ohartu ziren. Horregatik, beste jaialdi bat egiteko hautua egin zuten. 

2023. urtean egin zuten VI. edizioa.







ZARAUTZ, SURFA ETA ADISKIDETASUNA KOMIKIGAI

Uxue Alberdi eta Sussana Martinek Surflaria komikian bi lagunen arteko harremanak dituzte hizpide. Surfa egiten desagertu zen aspaldiko lagun baten istorioa ardatz hartuta, lagunaren mamua segika du protagonista, eta haren atzetik egingo du bidaia.